(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

NUPeko lau irakaslek jaso dute 2007ko "Martín Azpilicueta" saria, Nafarroako udalen eraginkortasun mailari buruzko ikerlan bati esker asteartea, 2008.eko otsailak 5


Caballero, sarituak eta epaimahaia.

Lehenengo lerroan Caballero lehendakariordea saritutako 4 irakasleekin. Atzean epaimahaia. ( irudia handitu )

Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilari eta lehendakariorde Javier Caballero Martínezek Nafarroako Unibertsitate Publikoko lau irakasle eta ikerlariri eman die "Martín de Azpilicueta" IV. Saria, 2007koa, Nafarroako udalek, bertako bizilagunei emandako zerbitzuetan, kostuen arloan duten eraginkortasun maila, beste gai batzuen artean, aztertzen duen lan bati esker. Saria emateko ekitaldia Nafarroako Jauregiko tronuaren aretoan egin da.


Saridunak Francisco Javier Arcelus Ulibarrena, Pablo Arocena Garro, Fermín Cabasés Hita eta Pedro Pascual Arzoz dira. Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuak Nafarroako administrazio publikoen eta sektore publikoaren alderdi orokorrei buruzko azterlanak eta ikerlanak sustatzeko deitutako sariaren 12.000 euroak lauren artean banatuko dituzte, beraz. Ekitaldia gaur egin da Nafarroako Jauregiko tronuaren aretoan.


"Nafarroako udalen eraginkortasun ekonomikoaren estimazioa eta faktoreak: tokiko sektorearen kudeaketa hobetzeko inplikazioak" izeneko lanak eraginkortasun hori aztertzeko metodologia berariazko batzuk deskribatzen ditu, kudeaketa hobetzeko xedea duten politika publikoen inplementazioa bideratze aldera.


Lana taldean egina da, eta kide bakoitzak bere espezialitateari dagokion ekarpena egin du, hiru elementuren konbinazioa egiteko: zorroztasun akademikoa, toki administrazioaren errealitatearen ezagutza eta eraginkortasuna neurtzeko teknika egoki eta berrienen aplikazioa.


Berriki onetsitako foru legeek, batetik politika publikoen eta zerbitzu publikoen kalitatearen ebaluaziokoak, eta bestetik administrazio elektronikoaren ezarpenari dagozkion guztiek, neurri handiagoan edo txikiagoan biltzen dituzte kalitate, eraginkortasun eta efizientzia kontzeptuak; baina hobekuntzara daramaten irizpideak egiaztatu eta aldatzeko beharrezkoa da, lan sarituaren ondorioek adierazten dutenez, gauzak ongi edo gaizki eginik dauden jakitea, eta noraino.


Horrela, saritutako lanak eraginkortasuna aztertzeko hainbat metodologia berariazko deskribatzen ditu. Horrek aukera ematen du Nafarroako Toki Administrazioaren kudeaketa hobetzeko xedea duten politika publikoen inplementazioa bideratzeko.


Ikerlanak "Azpiegitura orokorren defizita edo Nafarroako udalen clusterren sailkapena" delako aldagaia aztertzen du, inbertsioetarako urte askotako planekin loturik, edo hiri lurzoru garbiaren aldagaia, transferentzia arruntekin loturik, edo, lanean ageri denez, udalak mankomunitateetan biltzeak dakarren eraginkortasunekin lotuta. Metodologia horiek erabili eta aplikatu gabe zeuden Nafarroako toki esparruan eta Espainiako ia beste ezein autonomia erkidegotan.


Aipatutako saria emateko ekitaldiaren karietara, lehenengo eta behin Pedro Pascual, lau saridunetako bat, mintzatu da, "Martin Azpilicueta" saria eskertzeko. Gogoratzekoa da sariari izen hori jarri zitzaiola "Nafarroako doktorea" izandakoa oroituz eta haren omenez, kanonista eta teologo nabarmena izateaz gain ekonomiaren arloan ere ezagutza zabala baitzuen.


Aurrekoak esandakoari erantzunez, Caballero lehendakariordeak aipatu du Martín Azpilicueta sariak pertsonengan dagoen alderdi gizatiarrena sustatzeko xedea duela: ulertu eta jakiteko gaitasuna, gizakien ezagutzaren esparrua zabaltzeko asmoa, dagoeneko dakiguna aberastuko duten errealitate berriak bilatzeko. Ondoren esan du saritutako lana oso baliagarria dela, helburutzat duelako Nafarroako udalek, bizilagunen eskura jartzen dituzten ondasunak eta zerbitzuak ematerakoan, kostuen arloan duten eraginkortasun maila zein den jakitea.


Irabazleei zorionak ematean, lehendakariordeak nabarmendu du saritutako lanak eraginkortasunaren eta haren faktoreen azterketarako berariazko metodologia batzuk deskribatzen dituela, eta horrek "bide emanen duela Nafarroako Toki Administrazioaren kudeaketa hobetzera bideratutako politika publikoen inplementaziorako".

Dokumentazioa:
Berri osoa.doc
Vídeo de este acto
Audio de este acto

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa