(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

San Adriángo hilerria berritzeko lanak Toki Administrazioko Departamentuak finantzatuko ditu asteazkena, 2008.eko otsailak 6

Amelia Salanueva kontseilaria San Adriángo alkatearekin bildu da, gaur


San Adriángo hilerria berritu eta handitzeko lanak Toki Administrazioko Departamentuak finantzatuko ditu. Amelia Salanueva Murguialday Toki Administrazioko Departamentuko kontseilaria Carlos Monasterio Muro San Adriángo alkatearekin bildu da, gaur, erabakiaren berri jakinarazteko. Pedro Pegenaute Departamentuko zuzendari nagusia ere izan da bileran.


Lanak epe laburrean egin beharrekotzat jo dituzte, eta aurreikuspenen arabera, 130.938 eurokoa kostua izanen dute. Zenbateko osoa 2005-2008 aldiko Toki Azpiegituren Planaren bidez finantzatuko dute.


Salanueva kontseilariak, bestalde, herriko azpiegiturak berritzeko berriki egin dituzten zenbait lan "in situ" egiaztatu ditu, Toki Administrazioko Departamentuaren diru laguntzak jaso dituzten lanak guztiak ere.


Izan ere, 2005-2008 aldiko Toki Azpiegituren Planaren baitan aurreikusita daude, besteak beste, San Adriángo sareak berritzeko eta ondoren kaleen zolaketa egiteko zenbait lan. Hartara, aipaturiko Planeko ekarpenei esker, udalerriko lau kaletako hornidura eta arazketa sareak berritzeko lanak egin dituzte (S. Jerónimo, Dos de diciembre, Quince de junio eta Veintiuno de diciembre kaleetan, hain justu). Lan horien guztien kostua 588.554,19 eurokoa izan da, eta Nafarroako Gobernuak 355.162,02 euroko ekarpena egin du. Kale horietako zolaketa ere egin dute. Kostua 403.526,26 eurokoa izan da, eta Nafarroako Gobernuaren diru laguntza, berriz, 351.483,66 eurokoa.


San Adriángo Sta. Gema eta Paletillas kaleetako hornidura eta arazketa sareak ere berritu dituzte, eta ondoren, kaleen zolaketa egin dute. Sareen kostua 176.491,10 eurokoa izan da, eta Nafarroako Gobernuak 170.589,82 euroko ekarpena egin du. Zolaketari dagokionez, berriz, kostua 403.526,26 eurokoa izan da, eta Udalak 351.483,66 euroko laguntza jaso du Planaren eskutik.


Bestalde, Stas. Reliquias eta Veracruz kaleetako hornidura eta arazketa sareak berritu eta kaleen zolaketa ere egin ahal izan dituzte. Sareen kostua 418.347,73 eurokoa izan da, eta Nafarroako Gobernuak 204.985,38 euro finantzatu ditu. Zolaketari dagokionez, berriz, kostua 182.847,51 eurokoa izan da, eta Toki Administrazioko Departamentuak 109.999,36 euroko laguntza eman du.


Gainera, larrialdiko lanak egiteko beharra dela-eta, Clavel kaleko sareak berritu dituzte, eta zolaketa ere egin dute. Sareak berritzeko inbertsioa 56.576,46 eurokoa izan da, eta Nafarroako Gobernuak 34.138,02 finantzatu ditu. Zolaketa egiteko inbertsioa, berriz, 56.688 eurokoa izan da, eta Departamentuak 39.682,24 euroko ekarpena egin du.


Amaitzeko, eta sareei dagokienez, euri urak biltzeko hodia luzatzeko eskatu du Udalak, San José auzoko sistema bateratua ezabatu eta Lizarrako errepideko hodia ordezkatze aldera. Gaur egun, bi proiektuak esleitzeko izapideak egiten ari dira.


Igogailua Mankomunitatearen egoitzan


2005-2008 aldiko Toki Azpiegituren Planaren baitan, eta San Adriáni dagokionez, beste kontzeptu batzuetarako inbertsioak eta finantzaketa ere aurreikusi dituzte. Esate baterako, Andosilla, Azagra, Cárcar eta San Adriángo Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko egoitza dagoen eraikinean (San Adriángo Udalaren eraikinean) igogailua ezarriko dute, eta traba arkitektonikoak ezabatuko dituzte (espaloietatik behe solairurainoko trabak). Lanen aurrekontua 117.224,00 eurokoa da, eta Gobernuak 27.453,92 euroko ekarpena eginen du.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa