(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Hamalau film luze eta hamaika labur lehian otsailaren 15etik aurrera, Punto de Vista jaialdiaren sail ofizialean asteazkena, 2008.eko otsailak 6

Programa beste sail hauek osatuko dute: "Erdialdeko eskualdea", "Isiltasuna", "Begira dagoen eskua", Asiako zinema, Nicolas Philibert-en klase bat, Ermanno Olmiri buruzko atzera begirakoa eta José Luis Guerínen azken filma, beste zenbait jardueraren artean


Punto de Vista 08

Punto de Vista Zinema Dokumentaleko Jaialdiaren laugarren edizioko kartela. ( irudia handitu )

Kultura eta Turismo kontseilari Juan Ramón Corpas Mauleónek eta jaialdiko zuzendari artistiko Carlos Muguiro Altunak aurkeztu dute Punto de Vista Zinema Dokumentaleko Jaialdiaren laugarren edizioa, Iruñean eginen dena, otsailaren 15etik 23ra; aurten, lehiaketan parte hartuko duten pelikulek osatzen duten sail ofizialaz gain, ikusi ahal izanen dira, halaber, etorkizunera irekitako sail berri bat, "Erdialdeko eskualdea"; sobietarren ondoko garaiko zinema dokumentaleko irudiari eta isiltasunari buruzko ziklo bat; Ermanno Olmiri buruzko atzera begirakoa; "Heterodocsias", aurten "Begira dagoen eskura" proiektua eskainiko duena; Asian Network of Documentary-ren pelikulak, eta José Luis Guerínen lana, Unas fotos en la ciudad de Sylvia.


Sail Ofizialaren barruan hamalau pelikula luze eta hamaika film labur daude, 2006an eta 2007an ekoitziak, haietako asko Espainian ikusi gabeak oraindik; "Punto de Vista" Sari Nagusia eskuratzeko lehiatuko dira: 10.000 euro. Beste sari bat egonen da, 3.500 eurokoa, film labur onenarentzat, baina hau ez da emanen Punto de Vista Sari Nagusia film labur bati egokitzen bazaio, eta ikusleen sari berezi bat pelikula onenari, 2.500 eurorekin. Sail honen barruan, antolatzaileek Raya Martin zuzendari filipinarraren Autohystoria nabarmendu dute, ikusirik zein harrera ona izan duen zenbait jaialditan, hala nola Buenos Airesko BAFICIn, eta zuzendaria izan dela Cannesko Jaialdiaren talentu gazteentzako Cinefondationen onartu duten lehendabiziko filipinarra. Espainiako zinegile belaunaldi berri baten lanak ere azpimarratu dituzte, esate baterako, Isaki Lacuesta, Las variaciones Marker lanarekin; Óscar Pérez, El sastre filmaren estreinaldiarekin datorrena, Amsterdameko IDFA jaialdian irabazle izan ondoren, edo Alberte Pagán, Pó de estrelas lanarekin.


Aurten ere, bigarren aldiz, Jean Vigo Saria emanen zaio zuzendari lan onenari, 5.000 eurokoa. Jaialdiak zuzendari frantsesaren legatuarekin eta familiarekin dituen loturei esker sortua, sari horrek zinemaren historiako lan liluragarrienetako baten oroitzapenaren ohoreaz janzten du saritua, sariketaren antolatzaileek adierazi dutenez.


Hauek dira epaimahaiko kideak: Ross McElwee, Harvardeko irakaslea eta zine zuzendaria; Josetxo Cerdán, Bartzelonako Unibertsitate Autonomoko irakaslea; Luciano Barisone, Albako Infinity Jaialdiko zuzendaria izandakoa eta Veneziako Jaialdiko hautaketa batzordeko kidea; Marcel Lozinski, zinema zuzendaria, eta Carmen Cobos, zinema ekoizlea.

Dokumentazioa:
Berri osoa.doc
Vídeo de la rueda de prensa
Audio de la rueda de prensa

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa