Castellano | Euskara | Français | English
Ikusi egun honetako albiste gehiago
Garrantziari dagokionez Estatu Batuetan laugarrena den Miamiko Merkataritza Ganberako ordezkari talde bat Nafarroara etorriko da, ziur aski, apirilean.
Miguel Sanz, Javier Taberna, Yolanda Barcina eta Jose María Roig .
(
irudia handitu
)
Atzo Merkataritza Ganberaren Coral Gableseko egoitzan egin zuten bileran egin zioten gonbidapen ofiziala aipaturiko merkataritza misioari. Bertan, Mark A. Trowbridge Coral Gableseko Merkataritza Ganberako presidenteak eta Carolina Rendeiro aipaturiko erakundeko "chairwoman" delakoak harrera egin zieten Miguel Sanz presidenteari eta Javier Taberna Nafarroako Merkataritza Ganberako presidenteari. Topaketan honako hauek ere parte hartu zuten: Yolanda Barcina Iruñeko alkateak, Jose María Roig Berrikuntza, Enpresa eta Enplegu Departamentuko kontseilariak, eta Belén Cristino Espainiak Miamin duen Merkataritza kontseilariak.
Coral Gables Miami-Dade Konderriko hiria da. Granadarekin senidetuta dago, eta kaleak izendatzeko espainiar izenak erabiltzen dituzte. Berrogeita bost mila biztanle ditu, baina egunean zehar biderkatu egiten dira, hiria inguruneko merkataritza gune garrantzitsuenetako bat delako, eta 175 enpresa multinazionalek eta nazioarteko erakundeek (Espainiako Kontsulatuak, besteak beste) egoitza bertan dutelako. "El mundo no es suficiente" (Mundua ez da nahikoa) lelopean, Coral Gableseko Merkataritza Ganbera hedapen aldian dago, nazioartekotzearen aldeko apustua oinarri hartuta.
Nafarroako erakundeko ordezkariak eta Merkataritza Ganberaren Coral Gableseko ordezkariak, erakunde horretako atean.
(
irudia handitu
)