(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gizarte Zerbitzuen Kalitatearen I. Sarirako deialdia egin du Gobernuak osteguna, 2008.eko otsailak 7

Nafarroako Gobernuak, Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako Departamentuaren bidez, eta "Tomás y Lydia Recari García" Fundazioarekin batera, Nafarroako Gizarte Zerbitzuen Kalitatearen Saria bultzatu du. Aurten lehenengo aldiz emanen dute saria, eta gizarte zerbitzuen erabiltzaileen artapena eta bizi-kalitatea izanen ditu ardatz.


Saria urtero emanen dute, eta berorren ezaugarriak prentsaurrekoan aurkeztu dituzte, gaur goizean, María Isabel García Malo Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako Departamentuko kontseilariak eta Miguel Echarri "Tomás y Lydia Recari García" Fundazioko presidenteordeak.


Saria antolatzeko, zerbitzuaren kalitatea hartu dute oinarri. Hiru alderdi hauek, hain justu: egoitzen kudeaketa eraginkorra, gizarte zerbitzuetan jarduten diren profesionalen lan baldintzen kalitatea, eta pertsonen artapena eta bizi-kalitatea. Eta hori guztia, estandar batzuetan oinarrituta, hala nola, pertsonaren beraren oinarrizko eta funtsezko alderdietan (ongizate fisikoa eta emozionala, edo ordenamendu juridikoak pertsona guztiei ematen dizkien eskubideak, esate baterako).


Kalitatearen hiru alderdi horiek lotura estua dute elkarren artean, eta gehienetan, egoitzak ongi kudeatzeak eta profesionalen lan baldintzak kalitatezkoak izateak eragina izaten du gizarte zerbitzuen erabiltzaileen artapenaren kalitatean. Nolanahi ere, aurtengo Sariak hirugarren alderdia izanen du ardatz (hots, gizarte zerbitzuen erabiltzaileen artapena eta bizi-kalitatea), baina datozen urteetan funtsezko beste alderdi batzuetan oinarritutako ekimenak ere sarituko dituzte (hala nola egoitzen kalitatezko kudeaketan edo sektoreko lanpostuen kalitatean oinarritutako ekimenak).


Gizarte Zerbitzuen Kalitatearen Saria abian jartzeak funtsezko bi helburu ditu. Lehenengoa, gizarte zerbitzuen erabiltzaileen artepenari dagokionez jardunbide egokiak ezar daitezen sustatzea da, eta hartara, erabiltzaileen bizi-kalitatea hobetzea. Lehenengo helburuaren xedea, azken batean, kontzientziazioa da: gizarte zerbitzuak erabiltzen dituzten pertsonek (adinekoek, ezinduek, gizarte bazterketa jasateko arriskuan dauden pertsonek, babesik gabe dauden adingabeek, edo genero indarkeriaren biktimek), gauza guztien gainetik, funtsezko eskubideak dituztela ohartaraztea (besteak beste, tratu duina jasotzeko eskubidea, intimitate eta pribatutasun eskubidea, edo askatasun osoz aukeratzeko eskubidea dutela ohartaraztea). Pertsona horiei guztiei euren beharren araberako gizarte laguntza eman behar zaie, bizimodu atseginagoa, osasungarriagoa eta duinagoa izan dezaten, pertsona gisa.


Bigarren helburua, berriz, gizarte zerbitzuetan jarduten diren erakundeei eta pertsonei esker ona adieraztea da (pertsonak artatzeko jardunbide egokiei jarraitzeagatik nabarmentzen direnei, hain justu), euren lanarengatik eta ahaleginarengatik.


Lehenengo Sarian honako hauek parte hartu ahal izanen dute: Nafarroako Foru Komunitateko gizarte zerbitzuen esparruan jarduten diren irabazi asmorik gabeko erakunde publiko eta pribatuek (mendekotasunaren –hirugarren adinekoak eta ezinduak- gizarteratzearen, adingabeen, eta genero indarkeriaren biktimen arloan jarduten direnek, hain justu).


Irabazlea bakarra izanen da, baina accesit edo kontsolamenduko sari bat ere eman ahal izanen dute. Saria 6.000 eurokoa izanen da, eta accesitaren kasuan, berriz, 3.000 euro emanen dizkiote halakotzat jotzea merezi duenari eta irabazlearen ondoren balioespenik onena duen hautagaiari. Hautagaiak aurkezteko epea 2008ko ekainaren 1ean amaituko da.


Gizartean zein kalitatearen eta gizarte zerbitzuen arloan entzute handia duten pertsonek osatuko dute epaimahaia, eta Gizarte Gaietako eta Garapenerako Lankidetzako Zuzendaritza Nagusiak eta "Tomás y Lydia Recari García" Fundazioak izendatuko dituzte. García Malo kontseilaria eta "Tomás y Lydia Recari García" Fundazioko kide bat ere epaimahaiko kide izanen dira. Epaimahaiko burua, berriz, Serafín Zubiri musikari eta musikagilea izanen da.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa