(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako ordezkariek amaitutzat eman dute AEBetako ikustaldia, eta parte hartu duten nafar upategiek eta enpresek oso balioespen positiboa egin dute ostirala, 2008.eko otsailak 8

Estatu Batuetako Nafarroaren IV. Astean parte hartu duten erakundeetako ordezkariak nekazaritzako elikagaien dasta/erakusketara eta Columbia Unibertsitatean egin zuten energia berriztagarriei buruzko hitzaldira bildu ziren atzo, eta hartara, New Yorkeko egonaldia amaitutzat eman zuten.


Miguel Sanz eta Yolanda Barcina, New Yorken egindako Nafarroako produktuen dastaketa-erakusketan. ( irudia handitu )

"Union Square"ko "W" Hotelean, Merkataritza Ganberak eta SODENA enpresa publikoak antolatu duten merkataritza misioan parte hartu duten hogei enpresetako ordezkarien eta New Yorkeko aditu eta banatzaileen arteko azkeneko topaketa egin zuten. Behin betiko balantzea egitea falta bada ere, gisa honetako bidaien garrantzia azpimarratu dute Nafarroako enpresetako ordezkariek. José Manuel Echeverríaren iritziz (Alzania Upategiak), urterik urte "Nafarroaren Astea Estatu Batuetan" egiteak herrialde horretako inportatzaile eta banatzaileekiko harreman pertsonalak estutzea ahalbidetzen du, eta horrek garrantzi handia du gaur egun; izan ere "ez dago etxean gelditzerik, bezeroen zain".


New Yorken jarduten diren nafarrekin biltzeko ere balio izan zuen ekitaldiak. Hain zuzen ere, "sagar handia" delakoan (hots, New Yorken), hogeiren bat profesional ari dira, gazteak gehienak, Foru Komunitatearekin zerikusirik duten ekimenekin bat egin eta sostengua emateko urratsak ematen. Nafarroako bi apaiz ere joan ziren Nafarroako Gobernuko presidenteari eta Iruñeko alkateari agur egitera; Víctor Elía (Oltzakoa sortzez) eta Jesús Eguaras (Irunberrikoa), hain justu. Biak ere arraza aniztasun handiko auzoetan egiten dute lan, New Yorken bertan.


Miguel Sanz, Yolanda Barcina eta Jose María Roig Berrikuntza, Enpresa eta Enplegu Departamentuko kontseilaria Nafarroak energia berriztagarrien arloan erdietsi dituen lorpenei buruzko hitzaldira bildu ziren, eta hartara, amaitutzat eman zuten Estatu Batuetako egonaldia. Hitzaldia Begoña Urienek eman zuen, aipaturiko Departamentuko zuzendari nagusiak, Columbia Unibertsitatean.


Energiaren arloko politika publikoetan espezializatutako irakasle eta ikasle talde baten aurrean, Foru Komunitateak erdietsi dituen datuak "ikaragarriak" direla adierazi zuen Stephen A. Hammer "Columbia University"ko Hiri Energiaren Proiektuko zuzendari eta Bill Clinton AEBetako presidente izan zen aldian arlo horretako arduradun izan zenak.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa