(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Iruñeko Udalaren “III. Tartea: Lezkairuko hegoadeko bidea” proiektuak ukitzen dituen ondasun eta eskubideen okupazioa presakoa dela deklaratu da

astelehena, 2008.eko otsailak 11

Iruñeko Udalaren “III. Tartea: Lezkairuko hegoaldeko bidea” proiektuak ukitzen dituen ondasun eta eskubideen okupazioa presakoa dela deklaratu du Nafarroako Gobernuak, nahitaezko desjabetzapenaren ondorioetarako.



Aipatu erabakia hartzerakoan, Nafarroako Gobernuak kontutan eduki du Iruñeko Udalak egindako eskaera, izan ere, presa-deklarazioaren alde agertzen baitzen, hura ezinbestekotzat jotzen zuelako obrak behar bezala amaitzeko. Obrak Arrosadia-Lezkairu alderdiaren urbanizazio prozesuan sartuta daude eta beren helburua da ur-hornidura eta euri-uren drainatzerako azpiegiturak eta goiko tentsioko sare elektrikoa ezartzea.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa