(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Genero indarkeria pairatzen duten emakumeentzako informazio eta aholkularitza juridikoko zerbitzua eskaintzeko hitzarmena izenpetuko du Gobernuak

astelehena, 2008.eko otsailak 11

Nafarroako Gobernuak baimena eman du Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako Departamentuaren eta Lan eta Gizarte Gaietarako Ministerioaren arteko lankidetza hitzarmena izenpetzeko. Hitzarmenari jarraiki, genero indarkeria pairatzen duten emakumeentzako telefono bidezko informazio eta aholkularitza juridikoko zerbitzua eskainiko dute.


Genero Indarkeriaren aurkako Babes Integraleko Neurriei buruzko abenduaren 28ko 1/2004 Lege Organikoaren eta indarkeria sexistaren aurkako neurri integralak hartzeari buruzko uztailaren 2ko 22/2002 Foru Legearen arabera, genero indarkeria pairatzen duten emakumeek informazioa izateko eskubidea dute, eta eskubide hori bermatze aldera, informazio zerbitzua eskaintzeko lankidetza erregulatuko dute bi erakundeen arteko hitzarmenean.


2007ko uztailaren 23an Emakumearen Arloko Batzarra egin zuten, eta bertan, Ministerioak, Autonomia Erkidegoek, eta Ceuta eta Melilla Hiri Autonomoek lankidetza hitzarmenak izenpetzeko erabakia hartu zuten, aipatu dugun eskubidea bermatze aldera (hots, genero indarkeria pairatzen duten emakumeei informazioa eskaintze aldera). Horretarako, telefono bidezko informazio eta aholkularitza zerbitzua eskaintzea erabaki zuten.


Nafarroako Foru Komunitateak gizarte laguntzako eskumenak ditu, eta Komunitate mailako telefono zerbitzua du. Bertan, genero indarkeriarekin zerikusia duten deiak ez ezik, beste gai batzuei buruzkoa ere artatzen dituzte, eta beraz, Ministerioarekin izenpetuko duten lankidetza hitzarmena baliagarria izanen da emakumeak hobeto artatzeko. Nafarroako gaur egungo zerbitzuak honako telefono hauek erabiltzen ditu informazioa emateko: 012 (baliabideei eta elkarteei buruzko informazioa); 112-Sos Navarra (genero indarkeria pairatzen duten emakumeentzako larrialdiko artapena); eta 948 20 66 04 (Nafarroako Berdintasunerako Institutuaren telefonoa).


Dokumentazioa:
Berri osoa

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa