(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako ordezkariak izendatu dira Nafarroako Ubideari buruzko hitzarmenaren jarraipen batzordean

astelehena, 2008.eko otsailak 11

Nafarroako Gobernuak erabaki bat hartu du gaurko bilkuran Nafarroako ordezkariak izendatzeko Nafarroako Ubideari buruzko hitzarmenaren jarraipen batzordean. Aipatu hitzarmena Ingurumen Ministerioarekin sinatuta dago Nafarroako Ubidea eraikitzeko. Erabaki berberaren bidez, Gobernuak ordezkariak izendatu ditu batzorde tekniko aholku-emailerako.


Izendapen honen bidez arlo honetara egokitu nahi dira Nafarroako Gobernuan izandako aldaketak, joan zen maiatzeko hauteskundeak egin eta gero.


Zehatz-mehatz, jarraipen batzorderako honako ordezkari hauek izendatu dira: Alvaro Miranda Simavilla, bigarren presidenteordea eta Ekonomia eta Ogasun kontseilaria; Amelia Salanueva Murgialday, Toki Administrazio kontseilaria; Laura Alba Cuadrado, Herri Lan, Garraio eta Komunikazio kontseilaria; eta Begoña Sanzberro Iturriria, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilaria.


Batzorde tekniko aholku-emailean, berriz, hauexek arituko dira: Ildefonso Sebastián Labayen, Lehendakaritza zuzendari nagusia; Andres Eciolaza Carballlo, Ingurumen eta Uraren zuzendari nagusia; Jose Luis Echavarri Arraiza, Herri Lanetako zuzendari nagusia, eta Miguel Angel Horta Sicilia, Nafarroako Ureztalurrak, S.A. sozietate publikoko zuzendari-kudeatzailea.



Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa