(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroak aurrekontu orekarekin eta 295.000 euroko superabitarekin itxi zuen 2007

astelehena, 2008.eko otsailak 11

Foru Ogasunak aurreikusitakoak baino 393,3 milioi euro gehiagoko dirusarrerak bildu zituen, eta gizarteari itzuli zaizkio, departamentuetako zuzkidura handituz


Nafarroako Gobernuak aurrekontu orekarekin eta 295.000 euroko superabitarekin itxi ditu 2007ko aurrekontu orokorrak. Kontuetan ageri denez, aurreikusitakoak baino 393,3 milioi euro gehiagoko dirusarrerak izan dira; Gobernuak gizarteari itzuli dio zenbateko hori, errepideak egiteko, farmazia gastuetarako, irakasleak kontratatzeko eta ondarearen kontserbaziorako kontusailak gehituz, besteak beste.


Zehaztuta, Foru Komunitateko diru-kutxek 2007an guztira hartutako dirusarrerek 4.294.615.790 euro egin zuten, eta egindako gastuek, aldiz, 4.294.320.209 euro, eta horrek aukera ematen du, hortaz, urtea kontuak koadratuta eta 295.581 euroko superabitarekin amaitzeko. Urtean lortutako dirusarrera gehigarri horiek Gobernuko departamentuen artean birbanatu dira, behar zenbaiti erantzuteko.


Horrez gain, Gobernuak nekazaritza eta abeltzaintzaren sektoreei diruz laguntzeko (krisiaren kontrako laguntzak) eta beste egoera berezi batzuei aurre egiteko erabili ditu dirusarrera berri horiek, hala nola 2007ko udaberriko uholdeek azpiegituretan eta produkzioan eragindako kalteak arintzeko eman diren laguntzetan, 11,3 milioi euroko zenbatekoarekin. Era berean, Gobernuak Nafarroako gizarteari zerbitzu eman edo hainbat proiektutan aritzen diren enpresa publikoak kapitalizatu ditu, SPRIN edo Garraioaren Hiria, esate baterako.


Aurrekontua itxita, Gobernuak egunean jarri du Estatuari egiten dion ekarpena, zeinari 141 milioi euroko gastua gehitu baitio, aurreikuspenen arabera Nafarroak Estatuari 2007an egin beharreko ekarpenaren 707.3 milioietara iristeko, halaxe jasorik baitago joan zen azaroan izenpetu zen Itun Ekonomiko berrian.


Aurreikusitakoen gaineko dirusarrera horiek bide eman dute gainera Nafarroako zor publikoa gutxitzeko. 2007an Nafarroak 30 milioi euro amortizatu ditu, eta horri esker finantza egoera hobetu eta interesen presioa jaisten da. Zorraren amortizazioa lagungarria da, halaber, sektore pribatuaren egoera arintzeko kapitalen merkatuan likidezia arazoak daudenean. Egun, Nafarroako Gobernuaren zor publikoak 611,4 milioi euro egiten du, hau da, BPGaren %3,6.



Dokumentazioa:
Berri osoa

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa