(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

2008-2011 aldian txertoak erosteko esparru akordioa egiteko baimena eman Gobernuak

astelehena, 2008.eko otsailak 11

Nafarroako Gobernuak, gaurko bileran, sendagaien enpresekin (txertoen hornitzaileekin) esparru akordioa egiteko baimena eman dio Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileari.


Hartara, Osasunbideak lau txerto hauek erosi ahal izanen ditu: astanafarreriaren aurkako txertoa, C meningokokoaren aurkakoa, eta hainbat gaixotasunen aurkako bi txerto (sei eta bost gaixotasunen aurkakoak, hain justu).


Esparru akordioaren baitan, 2008-2011 aldiko txertoak daude aurreikusita. 2008ko txertoak erosteko zenbatekoa 1.900.000 eurokoa izanen da.


Honako txerto hauek erosteko baimena eman dute:


- Astanafarreria – Varivax: 17.000 dosi, 561.000 euren truke. Txertoa 15 hilabeterekin ematen dute, oro har. Adin horrekin txertatu ez dituztenei, edo gaixotu ez direnei, 3 urterekin ematen diete txertoa. Gaixotu ez direnei, 10 urterekin ematen diete berriro ere.


- C meningokokoaren aurkako txertoa: 19.500 dosi, 331.500 euroren truke. Txertoa hiru dositan ematen dute (2, 4 eta 15 hilabeterekin), oro har.


- Sei gaixotasunen aurkako txertoa (tetanosa, difteria, kukutxeztula, poliomielitisa, B motako hemophillus influezae, eta B hepatitisa): 19.500 dosi erosiko dituzte, 780.000 euroren truke. Txertoa hiru dositan ematen dute (2, 4 eta 6 hilabeterekin), oro har.


- Bost gaixotasunen aurkako txertoa (aurrekoak, B hepatitisa salbu): 6.500 dosi erosiko dituzte, 227.500 euroren truke. Txertoa 18 hilabeterekin ematen dute, oro har.


Txertoak enpresa jakin batzuek hornitzen dituzte, Sendagaien eta Osasun Produktuen Espainiako Agentziaren arabera. Ondorioz, txertoak erosteko izapideak publizitaterik gabeko prozedura negoziatuaren bidez eginen dituzte, Kontratu Publikoei buruzko 6/2006 Foru Legeko 73.1b artikuluaren arabera. Esparru akordioari jarraiki, txerto bakoitza kasuan kasuko hornitzaileari erosiko diote, eta jarraian, txertoak urtero erosteko kontratuak eginen dituzte aipaturiko enpresekin.



Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa