(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Museoak antropologiari eta ehorzketa ohiturei buruzko hitzaldi zikloa antolatu du asteartea, 2008.eko otsailak 12

Nafarroako Museoak ziklo bat antolatu du, "La tierra te sea leve. Arqueología de la muerte en Navarra" erakusketa dela-eta. Zikloa otsailaren 21etik martxoaren 1era bitarte eginen dute, eta honako gai hauek izanen ditu ardatz: antropologia fisikoaren ikerketa teknikak, ehorzketa ohituren bilakaera Foru Komunitatean, eta ehorzketa ohituren isla bizimoduan.


Lau hitzaldi programatu dituzte, eta gainera, bisita gidatu bat antolatu dute Eslabako Santa Criz erromatarren hirira (hots, erakusketan gogoan izan duten aztarnategietako batera).


Hitzaldi guztiak Nafarroako Museoko ekitaldi aretoan eginen dituzten, 19:30ean, eta sarrera doakoa izanen da (lekuak bete arte). Otsailaren 21ean, Francisco Etxeberria Euskal Herriko Unibertsitateko Lege eta Auzitegi Medikuntzako irakasle titularrak "Antropología. De la interpretación del ritual al ADN" izeneko hitzaldia emanen du. Otsailaren 26an, Gonzalo Ruiz Zapatero Unibertsitate Konplutentseko Historiaurreko katedradunak "Tumbas y cementerios: historias anónimas de la gente de la Edad del Hierro" izeneko hitzaldia emanen du. Otsailaren 28an, "De la familiaridad al espanto. Una mirada, desde la arqueología, a las distintas actitudes ante la muerte en el occidente cristiano" hitzaldia emanen du Agustín Azkarate Garai-Olaun Euskal Herriko Unibertsitateko Arkeologiako katedradunak. Otsailaren 29an, bisita birtuala eginen dute "La tierra te sea leve. Arqueología de la muerte en Navarra" erakusketara, María Inés Tabar Sarrías, Jesús Sesma Sesma eta Jesús García Gazólaz erakusketako komisarioen eskutik.


Zikloari amaiera emateko, martxoaren 1ean, 10:00etatik 13:00etara, Eslabako Santa Criz erromatarren hirira eta nekropolira bisita eginen dute. Izena eman nahi dutenek Nafarroako Museora joan beharko dute, otsailaren 28a baino lehen. Prezioa bost eurokoa da, eta plaza kopurua mugatua da.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa