(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

NAOk aurki argitaratuko du udaltzain laguntzaileen zerrenda bat egiteko deialdia asteartea, 2008.eko otsailak 12

Udaltzaingoak Koordinatzeko Batzordea eta Segurtasun Publikorako Departamentu arteko Batzordea eratu dira


Integrantes de la comisión de coordinación de Policías Locales

Caballero kontseilaria buru izan zelarik, eratzeko bilera egin zuen Udaltzaingoak Koordinatzeko Batzordeak. ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuak aurki argitaratuko du udaltzain laguntzaileen aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrendak egiteko hautapen-probetarako deialdia. Zerrendak bost urteko indarraldia izanen du, eta udaltzaingoa izan eta hala eskatzen duten udaletan sortzen diren beharrei erantzunen die.


Oraingoz, Elortzibarko eta Azkoiengo Udalek egin dute bat ekimenarekin, Juan Ramón Rábade Iráizoz Barne zuzendari nagusiak otsailaren 6an izenpetu eta hemendik gutxira Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko den 165/2008 Ebazpenean jasotzen denez.


Deialdi honen iragarkia Nafarroako Udaltzaingoak Koordinatzeko Batzordeko kide diren alkateei igorri zaie gaur goizean; batzorde horrek, gai hauetarako kontsulta organoa baita, gaur goizean egin du eratzeko bilkura, hain zuzen ere, lehen lehendakariorde eta Lehendakaritza, Justizia eta barne kontseilari Javier Caballero Martínez buru zela.


Batzordea aurreko legegintzaldian onetsitako bi foru legetan araututa dago, Segurtasun Publikoari buruzkoan eta Nafarroako Poliziei buruzkoan, eta haren eginkizuna da aginduzko txostenak egitea udaltzaingoei eragiten dieten xedapen orokorren proiektuez edo zerbitzua hobetzeko komenigarritzat jotzen diren neurri guztiez.


Bileraren une bat

Barne zuzendari nagusi Juan Ramón Rábade, Segurtasun Publikorako Departamentuarteko Batzordean. ( irudia handitu )

Kide anitzeko organo horren kide dira, Caballero kontseilariaz gain, honako hauek ere: barne zuzendari nagusia, Juan Ramón Rábade, batzordeko buruordea dena, eta Alfredo González Echaren, Segurtasun Politikak Garatzeko Zerbitzuko zuzendaria, eta Pilar Zapico Revuelta, Araubide Juridikoaren Zerbitzuko zuzendaria. Toki entitateak ordezkatuz eta Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioak proposaturik, alkate hauek ere batzordeko kide dira: Yolanda Barcina Angulo (Iruña), Luis Casado Oliver (Tutera), Eskisabel Suescun Hualde (Zangoza), Cristina Sota Pernaut (Tafalla), Antonio Gila Gila (Antsoain), Francisco Javier Sanz Carramiñana (Castejón), Manuel Romero Pardo (Aranguren), Jesús María García Antón (Lodosa), José María Irisarri Ollacarizqueta (Berriobeiti), eta Irene Jiménez Iribarren (Caparroso). Idazkaria Nafarroako Segurtasun Publikoko Sistemaren Zerbitzuko zuzendaria da, Ignacio Carrillo de Albornoz Alfaro.


Gaur egun Nafarroako 19 herrik dute udaltzaingoa. Hauek dira: Altsasu, Antsoain, Barañain, Baztan, Berriozar, Burlata, Cintruénigo, Corella, Egues, Lizarra, Noain, Iruña, Azkoien, San Adrián, Zangoza, Tafalla, Tutera, Atarrabia eta Zizur Nagusia. 5.000 biztanletik beherako udalak ez daude beharturik zerbitzu hori sortzera, baina Castejongoak ezarri nahi du eta Milagrokoa gaia aztertzen ari da.


Batzordeko bilkuran, Gobernuak udal hauei udaltzaingoaren arloan eskaintzen dizkien lankidetzarako proposamenen berri eman du: langile finkoak edo laguntzaileak hautatu eta prestakuntza ematea; erosketa-zentral bat sortzea horniduretarako eta ibilgailuak eta tresneria erosi eta horien mantentze-lanak egiteko; toki nahiz eskualde mailako parte-hartze eta koordinazio organoetarako laguntza; poliziaren lanabesak batera jartzea, hala nola Siapol, SIP, Oesis edo Tetra; udal zirkulazioa antolatu eta bide segurtasuna zaintzeko laguntza ematea; edo lankidetza ematea Nafarroako Arriskuen Katalogoarekin eta Maparekin lotuta dauden udal agiriak prestatzeko, besteak beste. Udal ordezkariek azalpenak jaso dituzte, halaber, babes zibilaren, segurtasun publikoaren eta poliziaren arloetan aurreko legegintzaldian onetsi ziren legeen arau-garapenaren inguruan.

Dokumentazioa:
Berri osoa.doc

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa