(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Alba kontseilariak Oko eta Otiñano arteko NA-7410 errepideko zorua berritzeko lanak inauguratu ditu asteazkena, 2008.eko otsailak 13

Errepide tarteak 7.410 metro luze ditu, eta plataforma zabaldu, zorua sendotu, drainatze sistema aldatu, eta Piedramillera eta Sorladako sarbideetako ikuspena hobetu/ikus-eremua handitu dituzte


Oko eta Otiñano arteko NA-7410 errepidearen inaugurazioa

Alba kontseilaria NA-7410 errepidean. ( irudia handitu )

Laura Alba Cuadrado Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuko kontseilariak NA-7410 (Oko - Otiñano) errepidea hobetzeko lanak inauguratu ditu, gaur goizean. Hain zuzen ere, NA-129 errepidearekiko elkargunearen eta Okoren artean egin dituzte lanak, 7.140 metroko errepide tartean.


Inguruko herrietako alkateak ere bildu dira inaugurazio ekitaldira. Honako hauek, hain zuzen ere: Edurne Gastón, Piedramillerakoa; Francisco Javier Bujanda, Okokoa; Joaquín Lana Marquínez, Sorladakoa; eta Antonio Sanz de Acedo, Etaiokoa.


Lanak egin aurretik, zorua desitxuratuta eta adabakiz beteta zegoen, errepidearen plataforma estua zen, eta drainatze sistema (luzetarakoa zein zeharkakoa) egoera txarrean zegoen. Horregatik, errepidea guztiz berritu behar izan dute, bide segurtasuneko baldintzak hobetzeko.


Hain zuzen ere, plataforma zabaldu eta hobetu dute. Lehengo plataformak 4,50 metro zabal zituen, eta oraingoak, berriz, 7,00 metro ditu. Hartara, 3,00 metroko bi bide eta 0,50 metroko bi bazter egin dituzte.


Zeharkako drainatze sistemaren ordez 800 milimetroko kainuak jarri dituzte, eta baita dagozkion putzu txikiak eta hegalak ere. NA-7414 eta NA-7412 errepideekiko elkarguneak aldatu dituzten (hots, Piedramillera eta Sorladako sarbideak), ikuspena hobetze/ikus-eremua handitze aldera. Gainera, zorua sendotu dute, eta horretarako, asfaltozko aglomeratuzko bi geruza zabaldu dituzte. Seinale horizontalak eta bertikalak eta uhinbiko segurtasun hesiak ere jarri dituzte.


Lanak Vionasa enpresari esleitu zizkioten, eta gauzatzeko epea 5 hilabetekoa izan da. Guztizko aurrekontua 841.735 eurokoa izan da.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa