(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuak webgune bat jarri du abian, Nafarroako kartografia "on line" jaitsi eta saltzeko osteguna, 2008.eko otsailak 14

Foru Administrazioa modernizatzeko tresna telematikoak sustatzeko politikaren esparruan kokatuta dagoen zerbitzuetako bat da, eta Nafarroako Gobernuak argitaratzen duen kartografia bizkor, modu seguruan eta doan eskuratzeko aukera emanen die herritarrei


Web gunearen aurkezpena

José Luis Echávarri aurkezpenean. ( irudia handitu )

Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuak webgune bat jarri du abian, gaur, erabiltzaileek Foru Komunitateko kartografia ofizialeko mapak jaitsi eta erosteko. Web helbidea http://tiendacartografia.navarra.es/.es da, eta Nafarroako atari ofizialean (http://www.navarra.es/) zuzeneko esteka jarri dute (atariko lehenengo orrian).


Zerbitzu berriari esker, Nafarroako Gobernuak argitaratzen duen kartografia (oinarrizkoa eta gaikakoa) eta orto-argazkiak eskuratu ahal izanen dituzte erabiltzaileek. Era berean, nahi duten eremu edo eskualdeko produktuak aukeratu ahal izanen dituzte, nahi duten eskala eta formatuarekin, eta kopuru mugarik gabe. Ordenagailuko pantailan ikusi, eta nahi izanez gero, informazioa doan jaitsi ahal izanen dute. Amaitzeko, informazioa gordetzeko euskarria ere aukeratu ahal izanen dute. Euskarri digitalari dagokionez, erosteko moduan egonen da (10 €ren truke CDak, eta 60 €ren truke DVDak).


Prozesu osoa agindu informatiko errazen bidez egin daiteke. Erabiltzaileak, webgunean sartu ondoren, aipaturiko aginduei buruzko gida aurkituko du pantailan. Euskarri digitala erosteko tasari dagokionez, diru transferentziak pasabide seguruen bidez egin ahal izanen dira, Datuak Babesteko Legeari jarraiki. Zentzu horretan, sistemak ez du erabiltzailearen erregistro pertsonalik sortuko, eta eskariari dagokion zenbakia bakarrik gordeko du. Nafarroako Gobernuko Kartografiaren Denda artatzen duten teknikariei produktuei buruzko kontsultak egiteko aukera ere eskaintzen du zerbitzuak, posta elektronikoz zein telefonoz.

Dokumentazioa:
Berri osoa.doc

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa