(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuaren PADI Programa 72.350 haur eta gaztek erabili ahal izanen dute aurten osteguna, 2008.eko otsailak 14

Haur eta Gazteen Aho-hortzetako Osasun Laguntzaren Programak (PADI) 6 eta 18 urte arteko lagunak artatzen ditu, Foru Komunitateko 44 herritako 206 dentistaren bidez


Haur eta Gazteen Aho-hortzetako Osasun Laguntzaren Programa (PADI) Nafarroako Gobernuko Osasun Departamentuak eskaintzen duen zerbitzua da, eta 2008an, 6 eta 18 urte arteko 72.350 lagunek erabili ahal izanen dute.


PADI Programa 1991an jarri zuten abian, eta harrezkero, nabarmentzeko moduko emaitzak izan ditu, nafarren aho-hortzetako osasunean. Horixe bera adierazi du Joaquín Artázcoz Osés Programaren arduradunak, gaur goizean. 1987tik 2002ra bitarte txantxarra duten haur eta gazteen portzentajeak behera egin du (%70etik %33ra). Era berean, haur bakoitzeko txantxarrak jotako, buxatutako, edo galdutako hortzen batez besteko kopuruak ere behera egin du, 2,3tik 0,75era, aipaturiko aldian. Amaitzeko, 1987tik 2002ra bitarte, hortzen berriztatze indizeak ere gora egin du (enpastatu dituzten txantxarrak jotako hortzen portzentajeak), %42,17tik %77,3ra.


1991n, 6 eta 7 urteko haurrei begira antolatu zuten Programa, eta xede populazioa 11.755 haurrekoa izan zen. Harrezkero, adin tartea zabalduz joan dira, eta ondorioz, xede populazioak eta artatu duten lagunen kopuruak ere gora egin dute. 2006az geroztik, PADI programak 6 eta 18 urte arteko lagunak artatzen ditu, eta ondorioz, Programaren baitan dagoen lagunen kopurua zazpiz biderkatu da.


Programaren baitan dauden zerbitzuak honako hauek dira: azterketa diagnostikoa, larrialdiko artapena, pitzadura iraunkorrak zigilatzea, azaleko fluorraren ezarpena txantxarra izateko arriskua handia denean, hortzak ateratzea, hortz eta hagin iraunkorretako enpasteak buxatzea, endodontzia, hortz eta hagin iraunkorren tratamendu periodontala, hortzetako traumatismoen tratamendua, protesi bidezko zenbait tratamendu hortz eta hagin iraunkorretan, eta ahoko kirurgia operazioak. Laburbilduz, Programaren baitan hortz eta hagin iraunkorretako zerbitzu guztiak eskaintzen dituzte, ortodontziak eta inplanteak izan ezik, eta behin behineko hortz eta haginei dagokienez, azterketak, larrialdiko artapena eta exodontziak egiten dituzte.

Dokumentazioa:
Berri osoa.doc

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa