(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

2007an laneko istripuen indizeak behera egin zuen, eta hildakoak eragin zituzten istripuak %50 gutxitu ziren osteguna, 2008.eko otsailak 14

Indizeak behera egin zuen jarduera sektore guztietan, Zerbitzuetan salbu, eta hurrenez hurreneko bigarren urtez, Eraikuntzaren sektorean hildakoen kopuruak behera egin zuela (%7,1) nabarmendu behar dugu


Laneko baja eragin zuten istripuen indizeak behera egin zuen, gutxi bada ere, 2007an (56,6tik 56,1era). Aipaturiko indizeak laneko ezbeharrak eta langile aktiboak erlazionatzen ditu, Nafarroako Gobernuko Nafarroako Lan Osasunaren Institutuak urtero egiten duen Txostenaren arabera.


Laneko baja eragin zuten 14.287 istripu jazo ziren 2007an, eta beraz, zenbaki absolutuetan, zenbatekoak %3,6 egin zuen gora 2006arekin alderatuz gero. Hala ere, 2006tik 2007ra bitarte langile aktiboen kopuruak gora egin zuen (10.000 langile aktibo gehiago 2007an), eta beraz, eragin indizeak behera egin zuen.


Eragin indizeak behera egin zuen sektore guztietan, Zerbitzuetan salbu, eta hurrenez hurreneko bigarren urtez, Eraikuntzaren sektorean hildakoen kopuruak behera egin zuela (%7,1) nabarmendu behar dugu. Autonomoei dagokienez, ezbeharren indizea indize orokorra baino askoz txikiagoa izan zen (%50 baino txikiagoa).


2007ko laneko ezbeharrei dagokienez, daturik nabarmenena honako hau izan zen: heriotza eragin zuten 9 istripu jazo ziren lanpostuan bertan, eta 2006an, berriz, 19.


Nafarroako Lan Osasunaren Institutuaren serie historikoen arabera, istripuen %50 baino gehiago 50 langile edo gutxiagoko enpresetan jazotzen dira. Ia %25 lanpostuan 3 hilabete baino gutxiago daramatzaten langileek izaten dituzte, eta %20 zaurgarritasun handiko langileek (gazteek eta 55 urtetik gorakoek). Istripuen %20 etorkinek izaten dituzte, eta portzentajea nahikoa egonkor mantendu da azkeneko bi urteetan.


Amaitzeko, gizon/emakume ratioak behera egin zuen 2007an (ratioa 2,6koa izan zen), eta baita "langile finko/aldi baterako langile" ratioak ere.


1994tik 2007ra bitarte, laneko istripuek behera egin zuten, baina guztizko istripuen eta istripu larrien kopuruak gorabehera txikiak izan zituen. Bestalde, "In itinere" istripuek gora egin zuten 2007an, azkeneko urteetan behera egiten ari baziren ere. Nolanahi ere, zaila da aldaketa interpretatzea, denborazko serie luzeagoa izan arte. Zentzu horretan, hildakoak eragin dituzten "in itinere" istripuak 7 izan ziren 2007an, eta 2006an, berriz, 5.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa