Castellano | Euskara | Français | English
Ikusi egun honetako albiste gehiago
Nafarroak 2008ko "Alimentaria" azokan parte hartuko du. Azoka Bartzelonan eginen dute, martxoaren 10etik 14ra bitarte, eta Nafarroako erakundeek erakustoki bat izanen dute bertan. Era berean, "Reyno Gourmet" markak babesten dituen Nafarroako 84 enpresak eta Deiturek ere parte hartuko dute azokan.
Nafarroako Gobernuaren erakustokia.
(
irudia handitu
)
Horixe bera jakinarazi du Begoña Sanzberro Iturriria Landa Garapen eta Ingurumen Departamentuko kontseilariak, gaur goizeko prentsaurrekoan. Iñaki Goñi Nafarroako Nekazaritzako Elikagaien Kalitatearen Institutuko (ICAN) zuzendari gerenteak ere parte hartu du prentsaurrekoan. Foru Komunitatearen parte-hartzearen kostua, aurreikuspenen arabera, 560.000 eurokoa izanen da. Zenbatekoaren %75 Nafarroako Gobernuak finantzatuko du, eta %25 azokan parte hartuko duten 84 enpresetako 45ek.
Nafarroako erakundeen erakustokia, zehazki, Autonomien Pabilioian egonen da, eta 507 metro koadro izanen ditu. Honako hauek izanen dute lekua bertan: hainbat sektoreko (olioa, haragia, ahatea, bakailao, eta produktu izoztuak) hamahiru enpresak, Adierazpen Geografiko Babestuek (Nafarroako aratxea eta arkumea), Jatorrizko Deiturek (Erronkari eta Idiazabal gazta), nekazaritza ekologikoak, eta artisau elikagaiek. Gainera, Tuterako "Ciudad Agroalimentaria" (Nekazaritzako Elikagaien Hiria) Industrialdea emanen dute ezagutzera; hots, nekazaritzako elikagaien sektorearentzako erreferentzia zentro izan nahi duen ekimen publikoa, Nafarroako Gobernuarena.
Gainera, Nazioarteko Azokako bost egunetan, Nafarroako gastronomiako jakiak probatua ahal izanen dira erakundeen erakustokian. Cadreitako Marisol jatetxeko sukaldariek prestatuko dituzten jakiak, hain justu.