(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Kutz kontseilariak ictus gaixotasunak Iruñerrian duen eraginari buruzko lehen azterlana aurkeztu du ostirala, 2008.eko otsailak 15

Garuneko gaixotasun baskular honek 185,4 pertsonari erasaten die aztertutako eremuko ehun mila biztanle bakoitzeko, tasak oso parekoak izanik gizonen eta emakumeen artean, eta lehen kasuen eraginak zerikusi handia du Nafarroako biztanleriaren zahartzearekin.


Martínez Vila, Kutz, Aymerich eta Gállego

LKutz kontseilaria Aymerich eta Gállego doktoreekin. ( irudia handitu )

. María Kutz Peironcely kontseilariak ictus gaixotasunak Iruñerrian duen eraginari buruzko lehen azterlana aurkeztu du gaur goizean. Azterlana Nuria Aymerich Solé doktoreak egin du, Nafarroako Ospitaleko Neurologia Zerbitzuko mediku adjuntuak.


Aymerich doktorearen lana, "Estudio EIPA" izenekoa, honako hauek zuzendu dute: Eduardo Martínez Vila jaunak, Klinika Unibertsitarioko Neurologia Saileko zuzendari eta Espainiako Neurologia Elkarteko presidenteak, eta Jaime Gallego Culleré jaunak, Nafarroako Ospitaleko Neurologia Saileko buru eta Ictus Unitateko arduradunak.


Ictusa garuneko gaixotasun baskular bat da, hirugarren heriotza kausa espainiar estatuan (lehenena, emakumeen artean). Horrez gainera, elbarritasuna eragiten duen arrazoi nagusi da pertsona helduen artean. Aurrerapen handiak egin badira ere arrisku baskularreko faktoreen erabileran eta diagnostiko eta tratamendu tekniketan, lehen mailako arazo sanitario, sozial eta ekonomiko bihurtu da, etorkizunean are eta larriagoa izango dena biztanleriaren zahartze prozesuagatik.


Kalkuluen arabera, garuneko gaixotasun baskular honek Neurologia zerbitzuetako sarrera guztien %65 eragiten ditu, eta ospitale egonaldi luzeenak eragiten dituzten patologien artean dago. Ondorioz, kostu ekonomikoa ere oso handia da osasun sistemetarako.


Gaur egun aurkeztu den azterlanean, ictusak Iruñeko eta Barañaingo udalerrietako 20 urtetik gorako biztanlerian (176.062 biztanle, guztira) eragiten dituen heriotza tasak biltzen dira. Datu bilketa 2003ko azaroaren eta 2005eko urriaren artean egin zen. Azterlanak lehen ictus gertakari bat jasan zuten paziente guztiak erregistratu zituen (bihotzekoa edo garuneko hemorragia), ondorengo ictus episodioak eta aldi baterako iskemia zerebraleko kasuak kanpoan utziz. Heriotza tasa ictusa jasan eta hurrengo hiru urteetako epean aztertu zen.

Dokumentazioa:
Berri osoa.doc
Presentación del estudio
Vídeo de la rueda de prensa
Audio de la rueda de prensa

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa