(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Sesman 107.000 metro koadroko herri lursaila desafektatzeko baimena eman du Gobernuak, hegazkin ultra-arinen hegaldietarako eremua egiteko

astelehena, 2008.eko otsailak 18

Sesman 107.000 metro koadroko herri lursaila desafektatzeko baimena eman du Gobernuak. Sesmako Udalaren lursaila "La Lamparilla" izeneko inguruan dago, eta Udalak hamabost urtez "Los Pelícanos" klubari utzi ahal izanen dio, urteroko kanona ordaintzearen truke, hegazkin ultra-arinen hegaldietarako eremu gisa erabiltzeko. Gainera, aipaturiko erabilera aldia luzatu ahal izanen da.


Hegaldietarako zentroa Sesmako hegoaldean dago. Bertako instalazioei dagokienez, pista nabarmendu daiteke. Pistak zoladura naturala, 550 metro luze, eta 15 metro zabal ditu. Aurreikuspenen arabera, aireontziak aparkatzeko eta eragiketak egiteko plataforma ere eginen dute, hangarren aurrealdean.


Hegaldietarako zentroa hegazkin ultra-arinen zale talde batek erabiliko du. Guztiak ere, Lizarrako “Los Pelícanos” kirol klubekoak dira. Proiektuaren xedea ahaleginak bateratzea da, erabiltzaileek ultra-arinak gozatzeko eta herritarrek gisa horretako hegaldien berri izateko.


Espainian, azkeneko hogei urteetan, nabarmen egin dute gora erabilera partikularreko hegazkinek (kirol hegaldietarako hegazkinak). Hazkundea barne-produktu gordinaren eta biztanleko errentaren gorakadarekiko paraleloa izan da.


Bestalde, Nafarroako Gobernuak Lizoainibarren 10.032 metro koadroko herri lursaila desafektatzeko baimena ere eman du. Lizoaingo Udalaren lursaila “El Monte” izeneko inguruan dago, eta Gobernuak Udalari baimena eman dio lursail hori José Luis Garde Agudoren lursail batekin trukatzeko (19.438 metro koadroko lursail batekin). Bigarren lursaila ere Lizoainen dago, Ibarrea izeneko inguruan.


Trukearen helburuak bi dira: batetik, Lizoaingo Udalaren kultur ondarea handitzea, eta bestetik, José Luis Garde Agudok, beste lursailaren jabeak, bere lursailekin muga egiten duen lursail bat eskuratzea.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa