(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Sanzberro kontseilaria "Tipificación del lechón de Baztán" proiektua osatzeko antolatu duten dastara bildu da astelehena, 2008.eko otsailak 18

Landa Garapen eta Ingurumen Departamentuko kontseilaria "Tipificación del lechón de Baztán" (Baztango txerrikumearen estandarizazioa) proiektua osatzeko antolatu duten dastara bildu da. Dasta Sociedad Deportiva Cultural Anaitasunan egin dute, eta tradiziozko elikagai bat bereiztea izan du helburu: txerrikumea bereiztea.


Aipaturiko estandarizazioa sustatzen duen elkartearen eta ITG Institutuaren iritziz, txerrikumea nekazaritzako elikagaien kalitatearen taldean sartu behar da, honako hiru ardatz hauek oinarri hartuta: txerrikumeak hazten dituzten ustiategi txikien bideragarritasun ekonomikoari eustea; txerrikume haragiaren kontsumoa Nafarroan eta beste probintzia batzuetan; eta kontsumitzaileen joera gero eta gehiagotan kalitatezko haragia eskatzeko.


Txerrikumeak hazten dituzten ustiategi txikien bideragarritasun ekonomikoari eusteari dagokionez, ustiategi industrialekiko lehiakortasun faltari aurre egin nahi diote estandarizazioaren bidez. Era berean, beste arazo batzuei ere aurre nahi diete, hala nola txerri hazkuntzaren krisiei eta belaunaldi arteko erreleborik ezari.


Horrekin guztiarekin batera, Nafarroan eta beste probintzia batzuetan txerrikume haragia kontsumitzea ohikoa dela esan behar dugu. Hartara, Foru Komunitatean 60.000 txerrikume hiltzen dituzte urtean. Horietatik 46.000 Iruñea eta Lizarrako hiltegietan hiltzen dituzte, eta gainerakoak Zaragoza eta Euskadiko hiltegietan.


Amaitzeko, txerrikumea ekoizpen integratuaren eskemaren baitan estandarizatzearen alde daudenen iritziz, kontsumitzaileen eskakizunak honako hauek dira: elikagaien segurtasuna (hau da, haragian antibiotikoen hondarrik edo bestelako hondakinik ez egotea); elikagaien trazabilitatea (txerrikumea non eta nola hazi den jakitea); eta ingurumena (produktuak ingurumena errespetatuz eskuratzea).


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa