(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Toki Administrazioak 2 milioi euroko ekarpena egin du tokiko 235 erakundetan hiri altzariak jartzeko eta egokitzeko asteartea, 2008.eko otsailak 19

Toki Administrazioko Departamentuak 1,9 milioi euroko ekarpena egin du tokiko 235 erakundetan hiri altzariak jartzeko eta egokitzeko. Esku-hartze horretarako guztizko inbertsioa 4,7 milioi eurokoa da.


Departamentuak, beraz, Nafarroako tokiko erakunde gehienen beharrizanak asetzeko laguntzak eman ditu. Izan ere, hiri altzarietan hobekuntzak egiteko diru laguntzak Nafarroako 244 toki erakundek eskatu zituzten, eta horietatik 9k bakarrik ez zuten behin betiko proiektua aurkeztu. Departamentuak gainerako eskari guztiak hartu zituzten kontuan (235). Ondorioz, 2008ko deialdia (toki erakundeetan hiri altzariak jartzeko eta egokitzeko diru laguntzetarako deialdia) bertan behera uztea erabaki du Departamentuak, eta datozen urteetan sor daitezkeen beharrizanen zain geldituko da.


Toki erakundeek eskatu dituzten diru laguntzak honako hauek jartzeko edo egiteko izan dira: haurren parkeak, jarlekuak, eskudelak, paperontziak, sakanguneak, lorategiak, argiak, markesinak, iturriak, argiteria, pasabideak, kaleak identifikatzeko plakak, eta landa hesiak, besteak beste. Eskaerak biztanle gutxiko udalek zein biztanle asko dituztenek (Altsasu, Antsoain, Barañain, Berriozar, Cintruénigo, Olatzagutia edo Iruñeko Udalak, adibidez) egin dituzte.


Hiri altzariak berritzeko inbertsiorik handiena Fontellasko Udalari dagokio. Diru laguntza eskatu zuenean, hain zuzen, 273.905 euroko esku-hartzearen berri eman zuen, eta Toki Administrazioko Departamentuak 30.000 euroko ekarpena onartu zuen. Olatzagutiari dagokionez, hiri altzariak jartzeko 259.673 euroko inbertsioaren berri eman zuen, eta Gobernuak 30.000 euroko ekarpena egitea erabaki zuen. Cárcarreko Udalak, berriz, haur parkea, jarlekuak, paperontziak eta eskudelak egokitzeko 195.042 euroko inbertsioaren berri eman zuen, eta Departamentuak 30.000 euroko ekarpena egin zuen.


Iruñeko Udalak, amaitzeko, haurrentzako eta integraziorako jokoetarako 180.000 euroko inbertsioa egiteko laguntza eskatu zuen, eta 75.000 euroko ekarpena jaso zuen. Inbertsio handiak egin dituzten beste herri batzuk Barañain, Cintruénigo, Antsoain, Lizarra, Lodosa, Orkoien, Azkoien eta Viana dira.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa