(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Miranda kontseilariak Europako FEDER funtsen Nafarroako programa operatiboa, 2007-2013 urteetakoa, aurkeztu du gaur asteartea, 2008.eko otsailak 19

Gaur goizean eratu da Iruñean Europako FEDER funtsen Nafarroako programa operatiboa, 2007-2013 urteetakoa, 47,1 milioi euroko aurrekontua duena; kopuru horren %90 berrikuntzaren eta informazioaren gizartearen arloetako proiektutarako bideratuko da.


Miranda lehendakariordea. ( irudia handitu )

Bilera izan eta gero, bigarren lehendakariorde eta Ekonomia eta Ogasun kontseilari Álvaro Miranda Simavillak argibideak eman ditu Europar Batasuneko programa horren edukiari buruz.


Jarraipen batzordea, FEDER funtsekin Nafarroarako ezarri den programazioaren aurrerapenak ebaluatzeaz arduratzen dena, urtean behin bilduko da, eta bertan ordezkaritza izanen dute Europako Batzordeak, Hezkuntza eta Zientzia Ministerioak, eta, Nafarroako Gobernuaren aldetik, Berrikuntza Zuzendaritza Nagusiak, Modernizazioaren eta Administrazio Elektronikoaren Zuzendaritza Nagusiak, Etxebizitza eta Lurraldearen Antolamenduko Zuzendaritza Nagusiak, eta Turismo Zuzendaritza Nagusiak, Nafarroako Gobernuaren Nazioarteko Garapenaren Zuzendaritza Nagusia buru dela. Horrez gain, batzordeko kide izanen dira Nafarroako Ekonomia eta Gizarte Kontseilua, Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioa, Nafarroako Berdintasunerako Institutua eta Ingurumen Zuzendaritza Nagusia.


Lehendabiziko bileran, organoa zuzenduko duen barne araudiaz gain, programa operatibo berrian sartuko diren proiektuak aukeratzeko irizpideak ere ezarri dira. Zehazki, erabaki da Lisboa eta Gotenburgeko estrategiekin eta Erreferentziako Esparru Estrategiko Nazionalarekin bat datozen ekimenei lehentasuna ematea.


Era berean, eta Europako Batzordearen gomendioei jarraikiz, FEDER bidez finantzatutako proiektuak ingurumenaren aldetik iraunkorrak izatea baloratuko da, bai eta berdintasunaren sustapena eta genero gaiak txertatuta izatea ere.

Dokumentazioa:
Berri osoa.doc

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa