(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Izarbeibarko Mankomunitateak astelehenetik aurrera eramanen ditu hondakinak "El Culebrete" zabortegira osteguna, 2008.eko otsailak 21

Toki Administrazioko kontseilaria bisitan izan da instalazioetan


Izarbeibarko Mankomunitatea datorren astelehenean, otsailaren 25, hasiko da hondakinak eramaten "El Culebrete" biometanizazio plantara, Nafarroako zaborraren tratamenduaren arloan Hiri Hondakinen Partzuergoak bultzatzen duen kudeaketa bakarraren estrategiaren barruan. Dagoeneko bederatzi mankomunitate atxikirik dauzkan entitate honen helburua -beste hiru 2009tik aurrera izanen dira kide- bilketa eta tratamendurako sistema homogeneo bat sortzea da, herritar guztientzat kosturik ahal den txikiena ekarriko duena gainera.


Gaur egun, Europako araudiarekin bat datorren hondakin planta hori baizik ez du Nafarroak: El Culebrete, Erriberako Hondakin Solidoen Mankomunitateak kudeatua. Gaur, Toki Administrazioko kontseilariak, Amelia Salanuevak, eta departamentuko zuzendari nagusiak, Pedro Pegenautek, bertatik bertara ezagutu nahi izan dituzte egindako hobekuntzak, eta horrexegatik joan dira instalazioetara, NILSAko zuzendari kudeatzaile Andrés Sola Ollok lagunduta.


Hobekuntza berriak, nagusiki, hauek dira: hondakinak isurtzeko ontzi berria eraiki da, 102.000 metro koadrokoa eta ia 2 milioi metro kubikoko edukiera duena. Ontziaren kostua 3.845.915 eurokoa izan da eta Toki Administrazioko Departamentuaren 2.398.408 euroko diru-laguntza jaso du. Aurreikuspenen arabera, 25 urtez egonen da zerbitzuan. Ontzi horrekin, hondakindegia hondakinen isurketari buruzko errege dekretura egokitzeko prozesua osatu da, bai eta burutu ere, El Culebrete Hondakinen Tratamendurako Zentroko instalazioek Ingurumen baimen integratua eskuratu baitute.


Kontseilariak, ere berean, jantziak eta oinetakoak biltzeko edukiontzi berriak ikusi ditu, hemendik gutxira zerbitzuan jarriko direnak, eta zabor bilketarako 4 kamioi berriak. Azken horien kostua 540.400 eurokoa izan da, eta Toki Administrazioak horren %70 diruz lagundu du. Kamioiek Mankomunitatearen irudi berria daramate jarrita, eta arlo horren osagarri web orria ere berritu da: http://www.mancoribera.com.


Bisita honetan, Toki Administrazioko Departamentuko ordezkariek lagun izan dituzte Mankomunitateko buru eta Tuterako zinegotzia den José María Navarro Fandos, eta entitate horrek Murchanten, Cortesen eta Arguedasen dituen kontseilukideak, Erriberako Mankomunitateko kudeatzailea, Fermín Corella Ainaga, idazkaritza eta kontu-hartzailetzako arduradunak eta isurketarako ontzia eraiki duen enpresaren ordezkariak, bai eta planten eta hondakindegiaren ustiapena esleitua duen enpresarenak ere.


Fermín Corellak azaldu duenez, instalazioak bertako mankomunitatetik eta Zangozakotik datorren zaborra tratatzen du. Astelehenetik, otsailaren 25etik aurrera, Izarbeibarko Mankomunitatekoak ere iritsiko dira eta, seihileko hau amaitu baino lehen, Erriberagoienekoak eta Mairagakoak ere, beraz, guztira, 60.100 tona zabor tratatuko dira, oraingoak, Erriberakoak eta Zangozakoak alegia, barne direla.


Instalazioa hondakin organikoetatik biogasa lortzeko sortu da, erreaktore baten bitartez. Biogasak, berriz, energia elektrikoa sortuko du, modu horretan saihestuko da atmosferara metanoa isurtzea, "negutegi efektua" delakoaren bigarren eragile nagusia, karbono dioxidoaren atzetik.


2006ko abenduan inauguratu zen biometanizazio planta egiteko 9.616.193 euroko inbertsioa behar izan zen; horietatik, Europako Kohesio Funtsak 3.662.082 € ordaindu zuen; Nafarroako Gobernuak 4.992.492 €, eta Erriberako Hondakin Solidoen Mankomunitateak 961.619 €.

Dokumentazioa:
Berri osoa.doc

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa