(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Kultura Kontseilu berria osatu dute, zazpi kide berrirekin osteguna, 2008.eko otsailak 21

Nafarroako Kultura Kontseilua 1984ko azaroan sortu zuten, Kultura eta Turismo Departamentuaren kontsulta eta aholkularitzarako organo izateko. Gaur Kontseilu berria osatu dute, Nafarroako Jauregian, eta hogei kideetatik zazpi berritu dituzte.


Kontseiluak bi helburu ditu: batetik, Foru Komunitateko biztanleen beharrizan eta interes kulturalen berri Nafarroako Gobernuari ematea eta kultura garapeneko ekintzak proposatzea; eta bestetik, Foru Administrazioko kultura programen jarraipena egitea.


Organo aholku emailea da, hainbat arlori dagokionez: liburutegiak, argitalpenak, artxiboak, museoak eta ondare artistikoa, arkeologikoa eta etnografikoa, antzerkia, musika, dantza, literatura edo ikus-entzunezko artea, besteak beste. Gainera, araudiari eta plangintzari buruzko informazioa ematen du, kulturaren sustapen, programazio eta kudeaketarako Kultura eta Turismo Departamentuak hala eskatuta.


Kontseiluaren beste eginkizunetako bat letren, artearen, pentsaeraren eta ikerketaren garapenean lan egiteagatik nabarmentzen diren pertsonen eta erakundeen lana bultzatzeko eta aintzatesteko ekimenak sustatzea da. Horretarako, "Vianako Printzea" saria proposatzen du, urtero; hau da, banakako eta taldeko kultur ibilbideak aintzatestea helburu duen Nafarroako sari nagusia.


Kultura eta Turismo Departamentuko kontseilariak izendatzen dituen hogei kide ditu Kontseiluak. Kontseilaria bera Kontseiluko presidente da, eta kideetako bat Kulturaren zuzendari nagusia da, Nafarroako ondare historikoaren, artxiboen, museoen, kultura ekintzaren eta liburutegien kudeaketaren arduraduna.


Gaur osatu duten Kontseilua zortzigarrena da. Gaurtik aurrera, honako hauek izanen dira bertako kide: Daniel Aldaya, Juan José Aquerreta, María Jesús Artaiz, Emilio Echavarren, Ricardo Fernández, Alfredo Floristán, Julio Gorricho, Juan Gracia, Koldo Lasa, Pedro Lozano, Joaquín Llansó, Ángel Martín Duque, Ana Moreno, Manuel Motilva, Moisés Pérez de Albéniz, Ricardo Pita, José Luis Ramírez, David Rodríguez, Alex Ruiz Pastor eta Ana Zabalegui.

Dokumentazioa:
Biografías

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa