Castellano | Euskara | Français | English
Ikusi egun honetako albiste gehiago
Nafarroako Zerga Ogasunak 532,1 milioi euro berreskuratu ditu, 2003-2007 aldiko iruzurraren aurkako planaren bidez.
Datu hauek Álvaro Miranda Simavilla bigarren presidenteorde eta Ekonomia eta Ogasun Departamentuko kontseilariak eta José Ignacio Pérez de Albéniz Andueza Nafarroako Zerga Ogasuneko zuzendari-kudeatzaileak aurkeztu dituzte gaur goizean, prentsaurrekoan.
Aipaturiko 532 milioiak honela berreskuratu ditu Zerga Ogasunak: 104 milioi, ikuskapenen bidez (egiaztapen sakonak, zergadun batzuei); 255 milioi, kudeaketa jardueren bidez (aitorpen batzuk berrikusi eta egiaztatzea); 96,5 milioi, zerga bilketen bidez (berankorren jarraipena, ordainduko dutela bermatzeko); eta 76,4 milioi, zerga delituak antzemateari esker.
Planaren helburu orokorra zergadunek zerga arloko eskakizunak bete ditzaten bermatzea da, eta bi jarduera motatan izan du eragina. Batetik, zerbitzuaren hobekuntzan (zerbitzua erraz, eroso, eta gardenago bihurtzea, zergadunen egitekoak erraztearren); eta bestetik, ikerketaren eta kontrolaren hobekuntzan (iruzurrari aurre egin eta esesteko).
Gainera, giza eta teknologia baliabideak ere ugaritu dituzte.