(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroan zilbor-hestearen odola emateak bi dira egunean, batez beste ostirala, 2008.eko otsailak 22

Foru Komunitateko sare publikoko ospitaleak-amaetxeak, Espainian programa honi atxikirik dauden 41 zentroen artean lehenbizikoetakoak dira emateen kantitateari nola kalitateari dagokienez


Iruñeko Bideko Ama Birjina Ospitala.

Iruñeko Bideko Ama Birjina Ospitala. ( irudia handitu )

Nafarroan, zilbor-hestearen odola emateak bi izaten dira egunean, jaiegunak barne. Foru Komunitatean erditzen duten amen %18k egiten du odol ematea, eta Espainiako batez bestekoa, aldiz, %10ekoa da, gaur goizean Osasun kontseilari María Kutz Peironcelyk azaldu duenez, zilbor-hestearen odola emateko programa abian jarri zenetik iragan diren hiru hilabeteetako datuak eskaintzean.


Osasun Departamentuak programa hau abiarazteko aurreikuspenak egin zituenean, datu orokorretan eta Espainiako beste ospitale batzuetako aurreikuspenetan oinarriturik, kalkulatu zen Nafarroan, urtean, 400 lagin egiteko odola emateak izanen zirela. 2007ko azarotik 2008ko urtarrilera bitarte, ordea, Nafarroan zilbor-hestearen 221 odol lagin jaso ziren, eta horrek esan nahi du odola emateen erritmo horri eutsiz gero, zazpi hilabetetan beteko dela urte guztirako pentsatua zegoena.


Nafarroan lortutako 221 laginetatik, odola emateak Bartzelonan zentralizatzen dituen Banku Publikoak 189 onartu zituen, hau da, %85,5, eta Espainian, aldiz, onartutako laginek %70 egiten dute.


Odola emateek alderdi kuantitatiboa eta kualitatiboa dute. Kopurua egindako odola emateen araberakoa da, baina kalitatea bildutako odol bolumenarekin neurtzen da, laginak gutxienez 110 ml-koa izatea beharrezkoa delako balio izateko, baina ez da hala izaten beti, erditzearen gorabeherak eta sendagileen esku-hartzea direla eta. Zenbat eta lagin handiagoa izan, aukera gehiago daude balio izateko, lagineko zelula kopurua ere handiagoa baita.


Osasun kontseilariak azpimarratu du programak funtzionamenduan egin duen hiruhilekoan izandako odola emateen emaitzek agerian uzten dutela elkartasun handia dagoela Nafarroako emakumeen eta familien artean, eta osasun profesionalen praxia egokia dela, emandako odolean kalitate ona lortu dutelako. Bi errealitate horiek aitortu ditu Bartzelonako Odol Bankuak egin duen lehendabiziko ebaluazioan.

Dokumentazioa:
Berri osoa.doc
Ver esta rueda de prensa
Oír esta rueda de prensa

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa