(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Ororbiako parrokiko horma-pinturak zaharberritzeko 60.000 euroko diru laguntza baimendu du Gobernuak

astelehena, 2008.eko otsailak 25

Iruñeko eta Tuterako Artzapezpikutzari Ororbiako San Julian parrokiko horma-pinturak mantentzeko eta zaharberritzeko 60.000 euroko diru laguntza emateko baimena eman du Nafarroako Gobernuak.


Ororbiako San Julian parrokiko burualdeko horma-pinturak gotikoak dira, eta egoera txarrean daude, Kulturaren Zuzendaritza Nagusiaren arabera. Gainera, lanen zaharberritzea gizartearen interesekotzat jo du aipaturiko Zuzendaritza Nagusiak. Bestalde, ondasunen titulartasuna dela-eta, diru laguntza Iruñeko eta Tuterako Artzapezpikutzari eman beharko diote (Artzapezpikutzak berak ez du zaharberritze lanei ekiteko adina dirurik).


2007an, Ororbiako San Julian parrokiako erretaula nagusia zaharberritu zuten, eta orduan, horma-pinturak agerian gelditu ziren. 1350 ingurukoak dira, eta dirudienez, Juan Oliver-en tailerrean egin zituzten. Juan Oliver bera da Iruñeko katedraleko errefektorioko horma-pinturaren egilea (Nafarroako Museoan dago ikusgai). San Julian parrokiako horma-pinturak egoera txarrean daude, pintura geruza galtzeko arriskuan, eta zikintasuna dela-eta, margolana ez da ongi antzematen.


Horma-pinturak parrokiaren arkitekturari buruzko informazioa ematen du. Nafarroako Monumentuen Katalogoaren arabera, parrokia 1416 eta 1450 artekoa da, baina horma-pinturetan oinarrituta, zaharragoa dela esan daiteke. Vianako Printzea Erakundeko teknikarien iritziz, pinturak mantendu, zaharberritu eta euren hedapena egiteak merezi duten balioa emateko balioko du, eta hartara, Nafarroako kultura ondarea nabarmen handituko da. Teknikarien ustez, deus ez eginez gero, margolanak galtzeko arriskua handia izanen da.



Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa