(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

"Enpresa txiki eta ertainendako eta mikroenpresendako IKT" ekimenari ematen zaizkion dirulaguntzak banako ebaluazio bidez banatuko dira

astelehena, 2008.eko otsailak 25

Nafarroako Gobernuak baimena eman dio Berrikuntza, Enpresa eta Enplegu Departamentuari “Enpresa txiki eta ertainendako eta mikroenpresendako IKT” ekimenaren dirulaguntza banako ebaluazio bidez banatu dezan, azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearekin bat eginez. Aipatu ekimenerako dirulaguntzen deialdiaren bidez, Foru Komunitateko Administrazioak 1.455.000 euro ematen du eskariak finantzatzeko.


Nafarroako Estatistika Institutuak enpresen artean eginiko azkeneko inkestaren arabera, enpresen %58,3k badute ordenagailua. %43,95ek besterik ez dute Interneten sartzeko kontua, eta horietarik %77,34k banda zabala badute. Aipatu behar da %10,8k bakarrik dutela web orria. Hauxe da, hain zuzen ere, deialdiaren zioa: enpresa txiki eta ertainek eta mikroenpresek informazioaren eta komunikazioen teknologiak berenganatzea.


Informazioaren eta komunikazioaren teknologiak enpresen alorrean sartzea oinarrizko zutabea da, zalantzarik gabe, Informazioaren Gizartearen garapenerako eta Nafarroako Foru Komunitatearen beraren garapen ekonomiko eta sozialerako.


Informazioaren teknologiek bidea ematen dute enpresetan negozio mota eta antolamendu prozesu berriak sortzeko, eta horrek hobekuntza nabarmenak dakarzkio produktibitateari. Horregatik, informazioaren gizartean sartzea bultzatu behar da enpresarien sektoreari azpiegitura egokiak emanez, haren gestioa modernizatu dezan.


Bestalde, Nafarroako enpresa sektorearen barrenean, enpresa txiki eta ertainak, mikroenpresak, eta langile autonomoak eragile garrantzitsuak dira jarduera ekonomikoan, euren kopuruarengatik, dinamismoarengatik eta eboluzioarengatik. Hala ere, tamaina horretako enpresek zailtasun handiagokoak izaten dituzte informazioaren gizartean arrunt parte hartzeko eta parte-hartze hori propio sustatu behar dela uste du Nafarroako Gobernuak.



Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa