(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

2007ko Lan Eskaintza Publikoaren baitan, foruzainentzako ehun lanpostu eskainiko dituzte, eta horietatik 85 berriak izanen dira astelehena, 2008.eko otsailak 25

Era berean, euskarazko lau itzultzaile, fotokonposizioko bi ofizial eta A mailako tituludun bat (Nafarroako Administrazio Publikoen Instituturako) kontratatuko dituzte


2007ko Lan Eskaintza Publikoa handitzeko erabakia hartu du Nafarroako Gobernuak. Hartara, foruzainentzako ehun lanpostu eskainiko ditu, horietatik 85 berriak. Horixe bera adierazi dute Nafarroako Gobernuak gaurko bileran onartu duen Foru Dekretuan.


Foru Komunitatearen eskumenak garatuko badira, Foru Komunitateko Administrazioaren eta berorren erakunde autonomoen langile-zerrenda organikoan foruzainentzako C mailako 85 lanpostu sortzea beharrezkoa dela adierazi du, Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamenduak, aipaturiko Foru Dekretuan.


Deialdia ahalik eta bizkorren egiteko, lanpostuak 2007ko Lan Eskaintza Publikoaren baitan sartzea erabaki du Gobernuak (langile-zerrenda organikoaren baitan lehendik dauden beste 15 lanpostuekin batera). Gainera, kaboentzako 30 lanpostu betetzeko izapideak egiten ari dira gaur egun, eta horiek bete ondoren foruzainen lanpostu hutsen amortizazioa ere aurreikusi dute Foru Dekretuan.


Gainera, Lan Eskaintza Publikoaren baitan, beste lanpostu batzuk ere erantsiko dituzte: Euskarazko lau itzultzaile (Lehendakaritzaren Zuzendaritza Nagusirako); fotokonposizioko bi ofizial, C mailakoak (Lehendakaritzaren Zuzendaritza Nagusirako); eta goi mailako tituludun bat, A mailakoa (Nafarroako Administrazio Publikoen Instituturako). Horiek guztiak ere funtzionarioak izanen dira.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa