Castellano | Euskara | Français | English
Ikusi egun honetako albiste gehiago
Medikuen 126 plaza eta erizainen 125 sortu izan dira herrietan osasun laguntza bermatzeko eta egiturazko lanpostu iraunkorrez behin-betikoz hornitzeko
astelehena, 2008.eko otsailak 25Nafarroako Gobernuak Foru Dekretu bat onetsi du Nafarroako Foru Komunitateko eta haren erakunde autonomoetako plantilla organikoa aldatzen duena Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan medikuen 126 plaza eta erizainen 125 plaza sortzeko. Helburua da herrietan osasun laguntza bermatzea eta egiturazko lanpostu iraunkorren horniketa behin-betikoa egitea.
Gobernuak hartutako erabakiaren arabera, Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako plantilla organikoa aldatzen da, beraz, aipatu plazak sartuko dira enplegu publikoaren eskaintzan.