(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Turismo Kontseilu berriak bilera egin du, gaur goizean, Nafarroako Jauregian asteartea, 2008.eko otsailak 26

Nafarroako Gobernuaren kontsulta eta aholkularitzarako organo izatea helburu duen Nafarroako Turismo Kontseilu berriak bilera egin du, gaur goizean, Nafarroako Jauregian. Turismoaren sektoreko erakundeek eta enpresaburuen elkarteek dute ordezkaritza bertan.


Nafarroako Turismo Kontseilua

Bileraren une bat. ( irudia handitu )

Turismoari buruzko 2003ko otsailaren 14ko 7/2003 Foru Legean aurreikusitako organoa da, eta honako eginkizun hauek ditu: turismoari buruzko aholkuak ematea Foru Komunitateko Administrazioari; Kultura eta Turismo Departamentuak eskatzen dituen azterlanak prestatzea eta txostenak egitea (Plan Estrategikoei eta Kalitate Planei buruzkoak, besteak beste); Kultura eta Turismo Departamentuak turismoari buruzko politika zehaztezko eta burutzeko eskatutako laguntza ematea; turismoa sustatzeko eta turismoaren sektorea hobetzeko egokitzat jotzen diren ekimenak aurkeztea eta neurriak proposatzea; eta Nafarroako egoerari buruzko txostenak egitea, aldian behin.


Kontseiluaren presidente Juan Ramón Corpas Mauleón Kultura eta Turismo Departamentuko kontseilaria da, eta presidenteorde, berriz, Carlos Erce Eguaras Turismoko Zuzendari Nagusia.


Honako hauek ere Kontseiluko kide dira, Administrazioaren ordezkari gisa: Carmen Oroz Iribarren Turismoaren Sustapena eta Irudia Zerbitzuko zuzendaria, eta Fermín Villanueva Ferreras Turismo Sektorearen Sustapena eta Antolamendua Zerbitzuko zuzendaria.


Nafarroako Turismo Kontseilua osoko bilkuran eta batzordeen bidez jardunen da. Ohiko bilkurak sei hilean behin eginen dituzte, eta ezohiko bilerak, berriz, presidenteak deialdia egiten duenean edo gutxienez ere kideen herenak hala eskatzen dutenean. Erabakiak gehiengo sinplez hartuko dituzte, eta presidenteak kalitatezko boza izanen du.

Dokumentazioa:
Berri osoa.doc

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa