(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Musika Martxan programaren baitan, "Los viajes de Juanito Arriaga" aurkeztuko dute Barañaingo Auditorioan asteazkena, 2008.eko otsailak 27

Barañaingo Auditorioan, Musika Martxan programaren baitan, "Los viajes de Juanito Arriaga" (Juanito Arriagaren bidaiak) kontzertua eskainiko dute. Emanaldiak bihar (otsailaren 28an), ostiralean (otsailaren 29an), astelehenean (martxoaren 3an), eta asteartean (martxoaren 4an) izanen dira, 10:00etan gaztelaniaz eta 11:30ean euskaraz. Musika Martxan programa Nafarroako Gobernuak antolatzen eta finantzatzen du, Kultura eta Turismo Departamentuaren bidez. Kontzertua larunbatean ere eskainiko dute, martxoaren 1ean, 12:00etan, familientzat.


Hartara, hitzemandako hiru kontzertuak amaitutzat emanen dituzte: "Ensaladas aliñadas" (Maneatutako entsaladak), "Brundibár" eta "Los viajes de Juanito Arriaga". Haur Hezkuntzako ikasleentzako kontzertu bat eta Bigarren Hezkuntzako ikasleentzako beste bat falta dira.


Kontzertuetan Nafarroako Orkestra Sinfonikoak parte hartzen du, Cristóbal Solerren zuzendaritzapean. Testuak Fernando Palaciosenak dira, eta aurkezlea, berriz, Ana Hernández da.


"Los viajes de Juanito Arriaga" Bilboko Arriaga Antzokian aurkeztu zuten, 2006an, eta Juan Crisóstomo Arriagak, ikasle zenean, Parisera egin zuen bidaiaren berri ematen du. Hain justu, Arriagaren jaiotzaren mendeurrena zela-eta Fernando Palaciosi agindu zioten lana da (iazko denboraldian Arriagaren jaiotzaren bigarren mendeurrena izan zen).


Kontzertuetara 97 ikastetxe bilduko dira, horietatik 19 euskarazko emanaldietara. Guztira, 5.200 haur eta euren irakasleak igaroko dira Barañaingo Auditoriotik.


Ikasleentzako kontzertuak programa aitzindaria izan da Espainian (lehen aldiz 1993-94 ikasturtean egin zuten). Haur, Lehen eta Bigarren hezkuntzako ikasle nafarren musika arloko prestakuntza osatzea du helburu, eurentzako bereziki antolatutako kontzertuen bidez. Kontzertu didaktiko horietarako gehien erabiltzen duten formula ipuin musikatuena da. Lanetan artea haurrengana gerturatzearren eta ikusle berriak sortzea sustatzearren egiten dute lan.


Kontzertuetara joatea jarduera hirukoitza da ikasleentzako. Batetik, aurretik kontzertua ikasgelan prestatzen dute, musika irakasleen ardurapean; bestetik, kontzertuan parte hartzen dute; eta azkenik, entzunaldiaren ondoren eskolako lanak egin behar izaten dituzte. Urtean 25.000 ikaslek baino gehiagok hartzen dute parte programan.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa