(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Hezkuntzako Genero Berdintasunaren Plana idatziko duen lantaldeak lehenengo bilera eginen du ostirala, 2008.eko otsailak 29

Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuko Zerbitzuetako ordezkariek Departamentuaren antolakuntza eta funtzionamendua aztertuko dituzte, gaur, generoaren ikuspuntutik. Era berean, Departamentuak eskaintzen dituen hezkuntza zerbitzuak ere aztertuko dituzte, eta hobekuntza proposamenak eginen dituzte, Hezkuntzako Genero Berdintasunaren Planean sartzeko.


Nafarroako Foru Komunitateko Emakumeen eta Gizonen Aukera Berdintasunerako I. Plana (2006-2010) eta Emakumeen eta Gizonen Benetako Berdintasunerako martxoaren 22ko 3/2007 Lege Organikoaren baitan dauden hezkuntza politiken gaineko orientabideak erabiliko dituzte erreferentzia esparru gisa.


Nafarroako hezkuntza komunitatea ordezkatuko duten lantaldeek adierazitako proposamenak eta beharrizanak egituratuko ditu planak, eta arreta berezia eskainiko dio hezkuntza prozesuan neskak eta mutilak desberdin tratatzea dakarten jokabide eta eduki sexistak eta estereotipoak ezabatzeari, Haur Hezkuntzan hasi eta Lanbide Heziketara edo Unibertsitatera arte.


Departamentuaren iritziz, eskolaren bidez nesken eta mutilen garapen integrala sustatzeko beharrezkoak diren baldintzak sortu behar ditu hezkuntza sistemak, eta berdintasun balioak barneratu behar ditu, azken batean zuzentasunean, begirunean eta erantzunkidetasunean oinarritutako harremanak sortzea ahalbidetzeko.


Hezkuntza komunitate osoak helburu hori izan behar du. Horregatik, Nafarroako ikastetxeekin, familiekin eta hezkuntza prozesuan parte hartzen duten beste erakunde batzuekin lankidetzan eginen dute Plana, eta hartara, berrikuntzaren eta berdintasunaren bidez, Nafarroako kalitatezko hezkuntza sistema sendotuko dute.


Berdintasun Planaren lehenengo helburua Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuaren beraren eginkizunak, zerbitzuak eta barruko zein kanpoko eragina diagnostikatu ahal izateko jarduerak diseinatzea izanen da, Hezkuntzako Genero Berdintasunaren Planaren bidez hezkuntzaren esparruko esku-hartze orokorra diseinatzeko.

Dokumentazioa:
Berri osoa.doc

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa