(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Hezkuntzak irakasle funtzionario izateko 2.500 lanpostu betetzeko deialdiak eginen ditu bost urteko epean ostirala, 2008.eko otsailak 29

Carlos Pérez-Nievas Hezkuntza kontseilariak adierazi duenez, Departamentuaren helburua bitarteko irakasleak funtzio publikoan sartzea da eta, horretarako, 600 lanpostu jarri ditu aurtengo lan publikoaren eskaintzan, eta beste 450 iazkoan.


Beraz, funtzionario izateko 1.050 lanpostu dira bi urteko epean. Hezkuntzaren Lege Organikoaren xedapen iragankorraren arabera beste hiru urte daude, eta ez dago zertan murriztu kontratazioen kopurua urte horietan. Horrek esan nahi du irakaskuntzako lan publikoaren eskaintzaren barruan 5 urte horietan 2.500 lanpostu inguru sortzeko aurreikuspena dagoela. Eta kontuan hartzen baditugu iazko oposizioan lortutako emaitzak, egun bitarteko irakasle direnen %90 funtzio publikoan sartuko dira.


Izan ere, oposizio hartan lanpostuen %90 bitarteko irakasleek bete zituzten, esperientziari baremoan ematen zitzaion puntuazio altuaren ondorioz. Kontseilariak esan du hala gertatuko dela berriz ere, eta eskatu die bitarteko irakasleei hobeki pentsatu eta ahalegin txiki bat egin dezatela. "Ordaina handia da, hurbila eta posiblea. Ordaina Nafarroako Gobernuko funtzionarioa izatea da. Segurtasuna etorkizunerako. Eta aukeraz baliatu behar dute. Gure betebeharra bitarteko langileen kopurua murriztea da. Bitarteko langileak funtzionario bihur daitezela. Gaur egun bitarteko irakasleen kopurua ez da onargarria, eta ikastetxeetan disfuntzioak sortzen dira horren eraginez."


Pérez-Nievas kontseilariak, gainera, prentsaurrekoa egin du zenbaki gerrarik ez dela izan argitzeko asmoarekin. Departamentuak esku artean dituen datuak objektiboenak dira, hau da, departamentuaren bitartez nomina kobratzen duten bitarteko irakasle kontratatuenak, atzoko datan, otsailaren 28an. Ez dago beste daturik. Grebak eragindako bajak ikastetxez ikastetxe bildu zituen goiz osoan zehar Ikuskapen Zerbitzuak. Garbi-garbia da. Taulaz taula biltzen dira eta egiaztatzeko modukoak dira. Objektiboenak izateaz gain, ezin da grebaren beste daturik egon".

Dokumentazioa:
Berri osoa.doc

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa