(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak Iruñeko Eskualdeko "Mugikortasunaren Busa" jarriko du abian ostirala, 2008.eko otsailak 29

Informazioa emateko erakusketa bat duen hiri barruko garraioko autobus bat ibiliko da, martxoaren 1etik 18ra bitarte, Iruñeko Eskualdeko 17 herrietan barrena, hiri barruko garraio iraunkorraren sustapenean herritarrek parte hartu dezaten sustatzeko


Laura Alba Cuadrado Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuko kontseilariak eta Susana Labiano Bastero Garraioaren zuzendari nagusiak "Mugikortasunaren Busa" aurkeztu dute, gaur goizean; hots, Iruñeko Eskualdeko Hiriko Mugikortasun Iraunkorreko Planaren baitan dagoen ekimenetako bat. Planaren zuzendaritza Nafarroako Gobernuko Garraioaren Zuzendaritza Nagusiaren esku dago, eta Mankomunitatea eta Eskualdeko Udalak ere ari dira parte hartzen.


"Mugikortasunaren Busa" eskualdeko hiri barruko garraioko autobus zahar bat da, eta bertan, informazioa emateko erakusketa ibiltaria antolatu dute. Autobusa Hiriko Mugikortasun Iraunkorreko Planaren baitan dauden 17 herrietan barrena ibiliko da, 18 egunez. Ekimenaren helburuak bi dira: batetik, herritarrak sentikortzea, eta bestetik, parte hartu dezaten sustatzea, hiri barruko garraio iraunkorrerako ideiak biltzeko.


Busean informazio taulak ezarri dituzte, honako hauen berri emateko: Mugikortasun Planaren helburuak, ibilgailu pribatuaren ordezko garraiobideak, eta Iruñeko Eskualdeko zirkulazioari buruzko datuak. Era berean, bi pantaila ere ezarri dituzte (bat, autobusaren hasieran, eta bestea, amaieran). Pantailetan bideo bat emanen dute, herritarrek hiri barruko mugikortasun iraunkorrari buruzko gogoeta egin dezaten sustatzeko, eta ideiak proposatu ditzaten bultzatzeko.

Dokumentazioa:
Berri osoa.doc
Vídeo de esta noticia
Audio de esta noticia

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa