Castellano | Euskara | Français | English
Ikusi egun honetako albiste gehiago
Ozkoidi eta Ustaizeko nekazaritza azpiegituretan lurzati berrantolamenduaren bidez jarduten hastea onetsi da
astelehena, 2008.eko martxoak 3Nafarroako Gobernuak foru dekretu bana onetsi du Ozkoidi (Urraulgoiti) eta Ustaizeko nekazaritza azpiegituretan lurzati berrantolamenduaren bidez jarduten hasteko. Bi kasuetan egin beharreko jarduerak onura publikokoak eta presakoak direla deklaratu da, eta helburua da lurzatien berrantolamenduaren bitartez egitura eta tamaina egokia ematea landa-jabetzari. Horrela bada, Ozkoidin oraingo lurzatiak 297tik 89ra pasako dira. Ustaizen, berriz, bertan dauden 857 finkak 185 bilakatuko dira.