(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

2,3 milioi €-ko gastua egiteko baimena eman du Gobernuak, I+G+b teknologoak prestatzeko beken deialdian egiteko dauden eskaeren izapideak egiteko astelehena, 2008.eko martxoak 3

Nafarroako Gobernuak akordioa erdietsi du, eta hartara, Berrikuntza, Enpresa eta Enplegu Departamentuari baimena eman dio 2.335.000 €-ko gastua egiteko. Zenbateko hori I+G+b teknologoak prestatzeko beken deialdian egiteko dauden eskaeren izapideak egiteko izanen da, hain justu.


Hainbat urtean egiteko gastua da, eta ondorioz, beharrezkoa da Gobernuak baimena ematea. Zehazki, aurreikusitako 2,3 milioi €-etatik 640.000 € 2008ko aurrekontuen kontura ordainduko dituzte, eta 1,6 milioi €, berriz, 2009ko aurrekontuen kontura. Gainera, bekei atxikitako proiektuen gehienezko iraupena hiru urtekoa izan daiteke, eta ondorioz, laguntzak ongi kudeatzeko beharrezkoa da gastuaren zati bat datozen ekitaldietako aurrekontuen kontura egin ahal izatea.


Zentzu horretan, Nafarroa eta Madril dira Espainian berrikuntzaren arloko gasturik handiena egiten duten Komunitateak. Nafarroan, hain zuzen, berrikuntzako gastua BPGren %1,92koa da (Europar Batasuneko batez bestekoa horixe da), eta 5.000 langiletik gora jarduten dira berrikuntzaren arloan.


Aipaturiko bekek hasiera emanen diote Nafarroako III. Plan Teknologikoari (2008-2011), eta Nafarroako Gobernuak I+G+b eta arlo horretako langileen prestakuntza sustatzeko konpromisoa duela islatzen dute. Nafarroako III. Plan Teknologikoak lau urteko iraupena izanen du, eta aldi horretan, 11 milioi euroko inbertsioa eginen du. Aurreikuspenen arabera 700 tituludunek baino gehiagok jasoko dituzte bekak.


Zehazki, urtero 180 beka eskainiko ditu Gobernuak, eta azkeneko lau urteetan unibertsitateko titulu bat lortu duten lagunentzat edo unibertsitateko ikasketak amaitzeko 35 kreditu baino gutxiago falta zaizkien ikasleentzat izanen dira. Hilean 850 € jasoko dituzte, gehienez ere bi urtean, Nafarroako unibertsitateetan, zentro teknologikoetan eta enpresetan jarduteko.


Beken eskatzaileek bete beharreko baldintzak honako hauek dira:



Eskaerak Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Lan Departamentuan aurkeztu beharko dira (Tomás Caballero Parkea, 1. Iruñea) Informazio gehiago eskuratu nahi duenak Nafarroako Gobernuaren web orria (http://www.navarra.es/) erabil dezake, eta zehazki, Berrikuntza, Enpresa eta Enplegu Departamentuko (http://www.cfnavarra.es/INDUSTRIA/index.htm) beken atala.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa