(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Eroski-Iruña merkataritza establezimendua berritu eta handitzeko baimena eman da

astelehena, 2008.eko martxoak 3

Nafarroako Gobernuak erabaki bat hartu du Eroski-Iruña merkataritza establezimendu handiari baimena ematen diona Iruñeko instalakuntzak berritu eta handitzeko. Aldi berean, aipatu jardueretarako Udalez gaindiko Plan Sektorialaren aldaketa espedientea onetsi da.


Erabakiak ondoko zehaztapen eta zuzenketa hauek biltzen ditu: Eroski-Iruña merkataritza establezimendu handian PA-34 errepidetik sartzeko dezelerazio-erreia 200 metro linealeraino handituko da eta gastuak Eroski Sociedad Cooperativaren kargura joango dira; proiektuan sartuko da oinezkoendako eta txirrindulariendako pasabide bat Iruñeko Ingurabidearen gainetik (PA-34); Ekialde kalearen erabilera publikoa izanen da nahiz eta haren titulartasuna eta mantentzea pribatuak izan; Ekialde kaleko galtzadaren egungo sekzioa 7 metrotan mantentzeko xedez eta bi metroko espaloia proiektatzeko, proposatutako eraikin berriko fatxadaren alineazioa atzeraemanen da hiru metro gutxienez; merkataritza establezimendu handia egiteko proiektuan justifikatuko da nola konpontzen den langileendako 176 aparkalekuren aurreikuspena; Sotorako sarbideak oraingoak bezalakoak izanen dira, alegia, bi errei eta ibilgailuak kontrolatzeko gunerik gabe, eta proiektuan jarriko da gutxienez irteera bat lur gaineko aparkalekutik hegoaldeko bide nagusira, eta guitxienez bi arrapala proiektatuko dira sotoko aparkalekutik ateratzeko. Nafarroako Gobernuak Eroski Sociedad Cooperativa-ri eskatu dio Testu Bateratua aurkezteko Plan Sektorialaren aldaketarekin.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa