(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Tafalla inguruan dagoeneko badute gizarte zailtasunak dituzten haurrak eta nerabeak artatzeko lantalde bat asteartea, 2008.eko martxoak 4

Artaxoa, Zarrakaztelu, Olite, Azkoien eta Tafallako oinarrizko gizarte zerbitzuen baitan dauden 49 udalerrietako beharrizanak artatzen ditu


Tafalla inguruan berriki jarri dute abian gizarte zailtasunak dituzten Haurrak eta Nerabeak Artatzeko Lantalde (HNAL) bat, Artaxoa, Zarrakaztelu, Olite, Azkoien eta Tafallako oinarrizko gizarte zerbitzuen baitan dauden 49 udalerrietako beharrizanak artatzen dituena.


Lantaldearen ezaugarriak María Isabel García Malo Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako Departamentuko kontseilariak azaldu ditu, gaur goizean, Tafallako Udaletxean egin duten ekitaldian. Bertan izan dira honako hauek ere: Cristina Sota Tafallako alkatea, Ángel Arbona Gizarte Ongizateko zinegotzia, eta Loren Albéniz Nafarroako Gobernuko Familia, Haurtzaro eta Kontsumoko zuzendari nagusia.


Tafalla inguruko Lantaldearen helburuak bi dira: batetik, dagokion esku-hartze eremuan artapen hobea eskaintzea gizarte zailtasunak dituzten haurrei, nerabeei eta euren familiei; eta bestetik, oinarrizko gizarte zerbitzuei laguntzeko profesional anitzeko lantalde bihurtzea.


Nafarroako Gobernuak, Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako Departamentuaren bidez, zerbitzuaren kudeaketa "PAUMA" erakundeari esleitu dio. Urteroko zenbatekoa 133.750 €-koa izanen da, eta Lantalde berrian psikologo bat, gizarte langile bat, eta gizarte hezkuntzako bi diplomadun jardunen dira.


Lantaldeak, zehazki, Tafalla inguruko oinarrizko gizarte zerbitzuek bertara bideratutako haurrak eta nerabeak artatuko ditu (gizarte zailtasunak dituztenak, noski), eta baita Familia, Haurtzaro eta Kontsumoko Zuzendaritza Nagusiko Adingabeak Babesteko Atalak bideratutakoak ere. Lehentasuna izanen dute honako haur eta nerabe hauek: euren familien eskutik neurrizko babesik eza jasaten dutenek, baldin eta familian esku hartzeko programaren batek artatzen ez baditu; euren familia zabalean egitatezko harreran daudenek, baldin eta Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen gaitasuna aski ez bada horien jarraipena egiteko; eta desegokitze pertsonalaren, sozialaren eta eskolakoaren sintoma nabarmenak dituztenek (batik bat hamabi urtetik beherakoek), baldin eta delituzko jokabideak izateko arriskua handi samarra bada.

Dokumentazioa:
Berri osoa.doc

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa