(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Pérez-Nievas pozik agertu da hezkuntzako greba bertan behera utzi eta negoziazioak berriro abiatu dituztelako asteazkena, 2008.eko martxoak 5

Carlos Pérez-Nievas Hezkuntza Departamentuko kontseilaria pozik agertu da sindikatuek hezkuntzako greba bertan behera utzi dutelako eta lehentasunezko zerrenden kudeaketari buruzko 2008ko urtarrilaren 14ko 228/2007 Foru Aginduari eutsiko diotelako.


Gaur goizean, Hezkuntza Departamentuak bilera egin du sindikatuetako ordezkariekin, eta haiek, kontseilariak eskatu bezala, bi konpromisoak onartu dituzten. Nolanahi ere, Foru Aginduaren hobekuntza negoziatzeko proposamenen oinarriak aurkeztu dituzte.


Sindikatuen zein Departamentuaren iritziz, negoziazioan zerrendak kudeatzeko sistema azkartzeko eta hobetzeko neurriak hartu beharko dituzte kontuan. Era berean, kontuan hartu beharko dute sistema egonkorra izatea ere beharrezko adela. Helburu horiekin, Hezkuntza Departamentuak eta sindikatuek hitzordua egin dute, datorren astelehenerako, martxoaren 10erako, 09:00etan, Hezkuntzaren Arloko Mahaian.


Grebaren jarraipenari dagokionez, lehenengo jardunaldian irakasleen %9,52k egin zuten greba, eta bigarrenean (atzo, martxoaren 4an), berriz, %8,8k.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa