(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak 7,4 milioi € erabiliko ditu hiru urtetik beherako seme-alabak dituzten emakume langileei laguntzak emateko osteguna, 2008.eko martxoak 6

Laguntzak errentaren arabera emanen dituzte, eta 1.200 eta 1.800 € artekoak izanen dira


Nafarroako Gobernuak, Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako Departamentuaren bidez, 7.427.000 € erabiliko ditu, aurten, hiru urtetik beherako seme-alabak dituzten emakume langileei laguntzak emateko. Horixe bera da García Malo kontseilariak onartu duen Foru Aginduan adierazi dutena. Foru Agindua datorren astean argitaratuko dute, Nafarroako Aldizkari Ofizialean, eta nolanahi ere, aipatu dugun zenbatekoa handitu ahal izanen dute, baldin eta onartutako eskaera guztiak asetzeko nahikoa ez bada.


Laguntzak familia unitateko errentaren arabera emanen dituzte, eta 1.200 eta 1.800 € artekoak izanen dira. Laguntzak eskatu nahi dituzten emakumeek honako baldintza hauek bete beharko dituzte: 2007an norberaren edo besteren kontura lanean aritu izatea, Gizarte Segurantzan edo kasuan kasuko Mutualitatean kotizatu izatea, eta hiru urtetik beherako seme-alabak izatea euren ardurapean. Gainera, lehenago esan dugun bezala, familia unitateko errentak muga jakin batzuen barruan egon beharko du.


Ama langileek jaso ahal izanen dituzten laguntzak honako hauek izanen dira:




Dokumentazioa:
Berri osoa.doc

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa