(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak 246,5 milioi euroko inbertsioa egin zuen iaz, errepideetako lanetarako esleipenetan osteguna, 2008.eko martxoak 6

Azkeneko bost urteetako inbertsiorik handiena izan zen iazkoa, Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuak eta SPRIN enpresa publikoak Nafarroako Errepide Sareko Esku-hartzeak Azkartzeko Plana finantzatzeko izenpetutako lankidetza hitzarmenari esker


Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuak errepideetako lanetarako 57 kontratu izenpetu zituen iaz, 246.475.575 euroren truke, eta kontratuen kitapeneko batez besteko desbideratzea (hots, esleipeneko prezioaren eta lanen azken kostuaren arteko aldea) %5,98ko izan zen, Departamentuak 1996an ezarri zuen helburua (%10) baino lau puntu txikiagoa.


Horiexek dira "Kontratuen esleipenari eta kitapenari buruzko Txostena. 2007" dokumentuan dauden datuetako batzuk. Txostena Laura Alba Cuadrado Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuko kontseilariak aurkeztu du gaur goizean, prentsaurrekoan.


Kontseilariak nabarmendu duenez, azkeneko bost urteetako inbertsiorik handiena izan zen iazkoa, Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuak eta SPRIN Nafarroako Inbertsioak eta Azpiegiturak Sustatzeko Sozietate Publikoak izenpetutako lankidetza hitzarmenari esker.


Gaur Alba kontseilariak aurkeztu duen Txostena hamabigarrena da, eta Departamentuaren helburuak betetzea du xede; hau da, lanen esleipenari ahalik eta gardentasun handiena ematea, eta lanen azken kostuak nabarmen txikitzea ahalbidetuko duten azterketarako tresnak eskaintzea.

Dokumentazioa:
Berri osoa.doc
Informe de Obras Públicas 2007 en gráficos
Vídeo de esta información
Audio de esta información

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa