(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Neguko Bidezaintza Plana indargabetu dute osteguna, 2008.eko martxoak 6

Meteorologia Institutu Nazionalak alerta laranja iragarri zuen astelehenerako (elurra eta haize indartsua), eta orduan Koordinazio Organoak abian jarri zuen Neguko Bidezaintza Plana indargabetu egin dute, gaur.


Errepide sare nagusia zein bigarren mailakoa ibiltzeko moduan daude, baina arretaz gidatzea komeni da. Errepideetako garbiketa lanak amaitu arte elurra kentzeko 17 makina jardunen dira lanean.


Plana indargabetu badute ere, oraindik ere alerta horiak dirau, haize indartsuarengatik –ia 80 km/ordu- eta tenperatura baxuengatik –ia 6 gradu zero azpitik Pirinioetan-. Pirinioetan, gainera, elur jausiak izateko arriskua handia da (4. mailakoa) 1.500 metrotik gora, eta nabarmena, berriz, 1.500 metrotik behera. Horregatik, Nafarroako Gobernuak kontu handiz ibiltzeko gomendatzen die herritarrei, batik bat mendira joateko asmoa dutenei eta gidariei.


Gomendio nagusiak honako hauek dira:









Gaur, elur mailak gora eginen du, Pirinioetan, 200 metrotik 600-800 metrora. Biharko iragarpenari dagokionez, prezipitazio arinak izanen dituzte Nafarroako iparraldean, eta zerua lainotuta edo oso lainotuta egonen da. Gainerako lekuetan, hodeiak eta ostarteak izanen dituzte, eta eguneko azkeneko orduetan zerua lainotu eta prezipitazio arinak izan ditzakete. Elur maila 600 metroan egonen da, eta 1.000 metroraino igoko da. Gutxieneko tenperaturak igo eginen dira (igoera arina edo dezentekoa). Gauez izotza eginen du, eta mendi inguruetan dezente. Gehienezko tenperatura, berriz, nabarmen igoko da. Haizeak iparraldetik joko du, eta tarteka bolada indartsuak izanen dira. Asteburuari dagokionez, elurraren maila 1.000 eta 1.200 metro artean egonen da.


Koordinazio Organoak bilera egin du, gaur goizean, Nafarroako Larrialdietako Agentzian, eta denboraleari atzo eman zioten erantzuna aztertu dute. Arreta neurri gisa, eta iparralderanzko komunikazioak errazte aldera (A-15 autobidetik Iruñea eta Behobia arteko N-121-A errepideranzko desbideratzeez ari gara), N-121-A errepideko 70 eta 70.400 kilometroen artean aurreikusita zeuden leherketak atzeratu egin zituzten, ordu eta erdiz (13:00etatik aurrera egin zituzten)


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa