(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Administrazioak eta Osasun sindikatuek Landa Eremuko Lehen Mailako Arreta erregimenaren gaineko aurreakordio bat sinatu dute osteguna, 2008.eko martxoak 6

Landa eremuko larrialdi zerbitzuetako medikuen lanpostuak hornitzeko deialdia datorren astean eginen da; azterketa, berriz, ekainean


Administrazioak eta sindikatuek Nafarroako osasun publikoko sisteman landa eremuko lehen mailako arretarako profesionalen lan-erregimenaren gaineko aurreakordio bat sinatu dute.


Negoziazio lan taldeak gaur egin duen bileran, Administrazioak eginiko proposamenaren alde nagusiak aztertu dituzte, eta sindikatuek proposamen horren gertuko jarrerak dituztela ondorioztatu dute. Horregatik, bildutakoek negoziazioak foro honetan amaitutzat ematea eta lortutako aurreakordioak Osasuneko sektore-mahaiko osoko bilkurara eramatea hitzartu dute. Martxoaren 13an eginen den osoko bilkura horretan, azken proposamenaren gaineko akordioa itxi beharko dute.


Gaurko bileran, besteak beste, Lehen Mailako Arreta Taldeetako profesionalen guardien erregimena aztertu da. Guardia horiek Etengabeko Arreta Guneetara bertaratuta egin beharrekoak izanen dira, "jarduera bereziko" eskualdeetan izan ezik. Zonalde horietan, guardiak ez dira fisikoki bertaratuta egin beharrekoak izanen, mugatuak baizik, biztanle gutxi dituztelako edo beste arrazoi batzuk (orografikoak, profesionalak) tartean direlako. "Jarduera bereziko" gunetzat ondorengoak hartzen dira: Arribe-Atallu, Urdax-Zugarramurdi, Goizueta, Luzaide eta Cabrero. Laguntza edo populazio arrazoiak medio, gune horiek etorkizunean aldatu ahal izanen dira; betiere, aurrez langileen ordezkaritzarekin kontsultatuta.


Lehen Mailako Arreta Taldeko profesionalen ordezkatze erregimena ere landu da. Pertsonal espezifikoa kontratatzea edo ordezkapenak egiteko interesa duten larrialdi zerbitzuetako, Lehen Mailako Arreta Taldeko edo osasun arloko beste edozein Taldetako profesionalek lanaldi bereziak borondatez egitea aurreikusi da. Hala, mekanismo bat ipiniko da ordezkapenak egiteko, interesa duten profesionalek interes hori adierazi ahal dezaten.


Bestalde, datorren astean, Landako Larrialdi Zerbitzuetako mediku lanpostuak betetzeko deialdia onartuko da. Deialdi horrek lekualdatzeak eta lehiaketa-oposaketak hartuko ditu barne, eta azterketa ekainean eginen da. Erizainei dagokienez, ordezkaritza sindikalak zera proposatu du, eskaintzak hainbesteko urgentzia ez duenez, deialdia bi edo hiru astez atzeratzea, eta 2007tik eskaintzeke dagoen eta 192 lanpostu barne hartzen dituen lan publikoko eskaintzarekin batera gertatzea.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa