Castellano | Euskara | Français | English
Eraikinaren kostua 4,56 milioi eurokoa izanen da, 2008 eta 2010 artean eraikiko dute, eta 3.200 metro koadroko azalera eraikia izanen du, hiru solairutan, lehen mailako artapeneko eta adimen osasuneko zerbitzuetarako
Nafarroako Gobernuko presidenteak zorionak eman dizkio Rodríguez Zapaterori, hauteskunde orokorrak irabazi dituelako; adierazi duenez, hauteskundeotako emaitzek sostengua ematen diote Foru Komunitateko erronkei aurre egiteko egonkortasuna eskaintzea helburu duen politikari, eta Gobernuaren eta sozialisten arteko itunari eutsi behar zaio, legealdi osoan
Nafarroako Gobernuak Foru Legearen Proiektu bat onartu du, eta hartara, 180.425 metro koadroko herri lursaila, Irunberriko Udalarena, onura publikokotzat jo eta desafektatzeko baimena eman du
Gobernuak erabaki bat hartu du 500.000 euroko gastua onesten duena, Nafarroako industria jarduerak ingurumenaren gainean duen eraginari aurrea hartzeko eta eragin hori zuzendu eta kontrolatzeko inbertsioak diruz laguntzeko 2009. urtean zehar.
Herri Lan Departamentuak ohartarazi du NA-30 errepidea ere -Landabengo sarbideak- trafikorako itxita egonen dela martxoaren 15ean, larunbata, egun osoan
Miguel Sanz Sesma presidentea buru zuelarik, Nafarroako Gobernuak ohiko bilkura egin du gaur. Bertan onetsi diren gaiak kontsultatu nahi izanez gero, ondoko artxiboa deskargatzen ahal duzu.