(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak 1,51 milioi euro inbertituko ditu aurten Interneteko banda zabaleko sarbidea hedatzeko asteartea, 2008.eko martxoak 11

Jarduketak, gehienbat, etxeetako konexiorako laguntzak, banaketa sarea handitzea eta toki bakartuetan satelite eta mugikor bidezko zerbitzurako probako esperientziak izanen dira


Nafarroako Gobernuak 1,51 milioi euroko inbertsioa eginen du aurten Foru Komunitatean banda zabalaren bidezko interneteko sarbidea hedatzeko. Plana gaur goizean azaldu du prentsaurreko batean Berrikuntza, Enpresa eta Enplegu kontseilari José María Roig Aldasorok.


Aurreikusitako jarduketak, gehien bat, hauek izanen dira: laguntzak ematea etxeetan banda zabalaren bidez interneten alta eman eta konektatzeko, 600.000 euroko aurrekontuarekin; azpiegituretako inbertsio berriak, batez ere banaketa sarea handitzea eta bakarturik dauden eta zerbitzurik ez duten landa eremuko tokietan satelite eta mugikor bidezko zerbitzurako probako esperientziak, 431.000 euroz hornituak; eta Nafarroako aurrekontu orokorrei 500.000 € gehitzea, Nafarroako Alderdi Sozialistak aurkeztutako zuzenketa baten ondorioz.


Egun, Nafarroako biztanleen %99,23k du banda zabalaren bidezko interneteko sarbidea, Espainiako estaldura zabalenetako bat. Ildo horretan nabarmendu daiteke Nafarroako Gobernua lanean ari dela populazioaren %100arengana iristeko, guztientzako kalitatezko zerbitzua emanez, herritarren arteko desorekak txikiagotzeko, zein den ere bakoitzaren bizilekua.


Laguntzetarako eskabideak apiriletik aurrera aurkeztu ahal izanen dira


Nafarroako Gobernuak 600.000 euroko aurrekontua onetsi zuen atzoko bilkuran, herritarrek etxean interneten alta eman edo konektatu ahal izateko (banda zabala eta ADSL) laguntzak emateko, 40 euroko laguntza etxe bakoitzeko. Laguntza horiek apiriletik aurrera eskatu ahal izanen dira.


Gai honi dagokionez azpimarratu daiteke 2007ko deialdiaren emaitzak oso onak izan zirela, 14.000 laguntza eman zirelako, 40 eurokoak etxe bakoitzeko. 2008rako, aurrekontua igo eginen da, iazko 560.000 eurotik aurtengo 600.000 eurora. Horri esker, Nafarroa izan da interneteko konexioen kopurua 2006tik hona gehien handitu den erkidegoa.

Dokumentazioa:
Berri osoa.doc
Ver esta rueda de prensa
Escuchar esta rueda de prensa

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa