(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Apirilaren 7ra arte, astelehena, irekita egonen da foruzain izateko ehun lanposturen deialdian aurkezteko epea asteazkena, 2008.eko martxoak 12

Apirilaren 7an amaituko da foruzain izateko ehun lanposturen deialdian izena emateko epea. Deialdi hori berriki onetsi zuen Nafarroako Gobernuak eta martxoaren 7ko Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen; interneten kontsultatu daiteke (www.navarra.es).


Lanpostuetara aurkezteko, besteak beste, baldintza hauek bete beharko dira: adinez nagusia izan eta 36 urtetik beherakoa; 1,70 metroko gutxieneko altuera izatea gizonezkoen kasuan eta 1,65 metroko gutxienekoa emakumeen kasuan.


Deialdian onartua izateko, aski izanen da Eskola Graduatuaren edo Lehen Mailako Lanbide Heziketaren titulua edo baliokidea edukitzea, eta deialdian aurreikusita dagoen oinarrizko prestakuntza ikastaroa gaindituz gero, oinarrizko ikastaro hori eta batxilergoren titulua, bigarren mailako lanbide heziketarena edo baliokidea parekoak izanen dira, teknikoki, betiere C mailako funtzionario izendatzeko ondorio administratiboetarako soilik. Oposizioa 2008ko irailean hasiko da.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa