(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Catalán kontseilaria Nafarroan egoitza duten espainiar eskualde etxeetako ordezkariekin bildu da osteguna, 2008.eko martxoak 13

Gobernuaren eta eskualde etxeen arteko harremanak berrestea eta lankidetza eremuak aztertzea izan ditu helburu topaketak


BIleraren une bat. ( irudia handitu )

Alberto Catalán Higueras Erakundeekiko Harremanetarako eta Gobernuaren Eledunaren Departamentuko kontseilariak bilera egin du Foru Komunitatean egoitza duten espainiar eskualde etxeetako ordezkariekin. Bileraren helburuak bi izan dira: batetik, Gobernuaren eta beste erkidego batzuetako herritarrak biltzen dituzten eskualde etxeen arteko harremanak berrestea, eta bestetik, Gobernuak eta eskualde etxeek zenbait ekintza batera egin ahal izateko lankidetza eremuak aztertzea. María Dolores Eguren Apesteguía Erakundeekiko Harremanetarako zuzendari nagusia ere bildu da bilerara.


Nafarroako Gobernuak bederatzi eskualde etxerekin ditu harremanak, eta horietako zazpi Eskualde Etxeen Nafarroako Federaziokoak dira. Honako hauek, hain justu: Andaluzia, Asturias, Kantabria, Gaztela eta Leon, Galizia, Extremadura eta Valentziako Etxeak. Zazpi etxe horiek Iruñean dute egoitza. Gainerako biak, berriz, honako hauek dira: "Raíces de Andalucía", San Adriánen dagoena, eta "La Encina" Extremadurako Kultur Etxea, Altsasun dagoena.


1989az geroztik, Nafarroako Gobernuak laguntzak ematen dizkie eskualde etxeei, funtzionamenduko gastuetarako eta kultur jardueretarako. Gainera, lankidetza harremana iraunkorra da, eta horren adibide ditugu honako hauek: Gobernuak eta eskualde etxeek batera antolatzen dituzten ekitaldiak, Nafarroako Jauregira eta garrantzizko beste leku batzuetara egindako bisitak, liburuak ematea eta bestelako arreta bereziak, edo Gobernuko presidentearen eta agintarien agurrak ospakizun bereziak direla-eta.


Jarduera ildo horretan, Nafarroako Gobernuak garrantzizko aurrerapausoa egin du, eta Erakundeekiko Harremanetarako Departamentua sortu du, izen bereko Zuzendaritza Nagusiarekin. Gainera, Nafar Etxeen, Eskualde Etxeen eta Elkarteen Atala sortu du, Gobernuak eta erakundeek (eskualde etxeek, besteak beste) harreman iraunkorra eta emankorra izate aldera.

Dokumentazioa:
Berri osoa.doc

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa