(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Enrique Andrés Ruizen "Conversación de un día con Elena Goñi" liburua aurkeztu dute ostirala, 2008.eko martxoak 14

Juan Ramón Corpas Mauleón Kultura eta Turismo Departamentuko kontseilariak Enrique Andrés Ruizen "Conversación de un día con Elena Goñi" (Egun bateko hizketaldia Elena Goñirekin) liburua aurkeztu du. Lana "Conversaciones con artistas navarros" (Hizketaldiak nafar artistekin) bildumaren baitan dago; hots, major eta minor serieen bidez gaur egungo artista ospetsuen eta hasiberrien pentsaera eta lana aurkezten duen bildumaren baitan.


"Conversación con Elena Goñi" liburuaren portada. ( irudia handitu )

2006an, minor serieko lehenengo liburua argitaratu zuten, David Rodríguez Caballeroren lanari buruzkoa, eta 2007an, berriz, major seriea abiatzeko, bi monografia argitaratu zituzten: Juan José Aquerreta eta Pedro Salaberriri buruzkoak. Orain, minor serieko bigarren liburua argitaratu dute, Elena Goñi Iruñeko margolari gazteari buruzko lana. "Artistaren eta Enrique Andrés Ruiz arte kritikari, idazle eta poetaren arteko egun bateko hizketaldia" da, hain zuzen.


"Conversaciones de un día con Elena Goñi" liburuaren 1.000 ale argitaratu dituzte. Liburuak hiru atal ditu: "Preliminar", "Las bellas personas" eta "Historias de calles, tumbas casas y cielos". Horrekin batera, margolariaren eta idazlearen biografiari buruzko oharrak daude, eta baita testuaren itzulpena ere, ingelesera.


Elena Goñiren lanei buruzko hainbat argazki bildu dituzte liburuan. Era berean, testuan aipatzen diren artisten lanei buruzko irudiak ere badaude; Nafarroako margolari gaztearen ibilbidean eta lanean eragina izan duten artisten lanei buruzkoak, hain justu.


Elena Goñi Iruñean jaio zen, 1968an. Arte eta Lanbide Eskolan ikasi ondoren, Arte Ederretako lizentzia eskuratu zuen, Salamancako Unibertsitatean. Pintura tailerrak egin izan ditu Guillermo Pérez Villaltarekin (Santanderko Botín Fundazioan), Antonio Lópezekin eta Juan José Aquerretarekin. "Diario de Noticias" egunkarian egin zuen lan hainbat urtez, Iruñean, irudigile gisa. Ondoren, hainbat argitalpenetako kolaboratzaile izan da. Bi urtez marrazketako irakasle jardun zen Iruñeko Udalak antolatzen dituen ikastaro monografikoetan.

Dokumentazioa:
Berri osoa.doc

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa